Publizitatea
Itxi

2021/03/11

21:22

Ekonomia

Lan-gatazka

Azpeitiko Udalak Corrugados irekitzeko proposamen bat aurkeztu du

agentziak | eitb media

Hala ere, labeak irekitzeko aukera txosten batzuen mende dagoela eta azalpen guztiak ostiral honetan emango dituela jakinarazi du.

  • Corrugados Azpeitia. Argazkia: EiTB

    Corrugados Azpeitia. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Azpeitiko Udalak adierazi du proposamen bat aurkeztu duela Corrugadosen lantegia berriro irekitzeko, baina jabe berriek oraingoz ez dutela "interesik" erakutsi.

Cristian Lay da Corrugados taldearen jabe berria, eta Azpeitiko lantegia irekitzeko interesa du, baina 2013an itxi zenean Udalak lur-zoruaren erabilera aldatu zuenez, berriro aldatu beharko litzateke araudia industria jarduerari berriro ekiteko.

EH Bilduren esku dagoen Azpeitiko Udalak ohar batean azaldu duenez, batzarra egin du gaur Cristian Layrekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Aldundiarekin, eta ingurugiro baldintzak eta hirigintza araudia beteko lituzkeen proposamen bat jarri du mahai gainean.

Udalak esan du bihar prentsaurrekoa emango dutela guztia ongi azaltzeko, baina aurreratu du oraindik egiteke dauden txosten batzuen mende egongo litzatekeela labeen irekiera.

"Oso zaila izango dela aurreratu duten arren, erabakia gelditu egin da txosten teknikoen zain", adierazi du Udalak, lantegiaren irekierarekiko "interes berezia" erakutsi aurretik. Izan ere, lanpostuen sorkuntza "sustatu eta lagundu" nahi duela adierazi du.

Erakundeetako iturrietatik azaldu dutenez, Udalaren proposamena ekoizpenaren zati bat beste lur-eremu batera eramatean datza, eta irtenbide hori ez omen da Corrugadosen egungo jabeen gustukoa izan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;