Publizitatea
Itxi

2021/03/18

20:47

Ekonomia

Abiadura Handiko Trena

Arriolak "2026ko amaieran edo 2027ko hasieran" kokatu du AHTren lanen amaiera

agentziak | eitb media

Garraio sailburuak zehaztu du epe horretan ez liratekeela sartuko "Gasteizko eta Bilboko tren integrazioak".

  • Arriola AHTaren lanetan, Hernani-Astigarragan. Argazkia: Efe

    Arriola AHTaren lanetan, Hernani-Astigarragan. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolaketa, Etxebizitza eta Garraio sailburuak esan du Espainiako Gobernuak "2026ko amaieran edo 2027ko hasieran" kokatzen duela "'Euskal Y'ren lanen amaiera".

Arriolak Hernani Astigarraga ibilbide zatiaren lanetara egin duen bisitan egin ditu adierazpenok, Pedro Marco Azpiegitura eta Garraio sailburuordea, Ernesto Martinez de Cabredo ETSren zuzendari nagusia eta Euskal Trenbide Sareko teknikariak aldamenean zituela.

Sailburuak azaldu duenez, egungo planifikazioarekin, Espainiako Gobernuak "2026ko amaieran edo 2027ko hasieran kokatzen du 'Euskal Y'ren lanen amaiera", eta "gainera, helburu hori bermatuta dago, Espainiako Gobernuak azpiegitura hori kokatu baitu Europako funtsak jasotzeko proiektuen artean, eta 2026a da horiek amaitzeko epemuga".

Arriolak argitu du, hala ere, aurreikuspen horietan ez direla sartzen "Gasteizko eta Bilboko tren integrazioak", oraindik ez daudelako eginda "ingurugiro izapideak, eta azterketa horiek proiektuaren epeari eta aurrekontuari" eragingo diotelako.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena