Ekonomia -

Turismoa

Aldez aurretik ostatu hartzeko erreserba egin dutenek bidaia egin ahal izango dute

Apirilaren 1etik 11rako erreserba egin duten pertsonei bidaiatzeko aukera eman die LABIk. Horrela, ostatu hartzeko erreserba egiten duten herrira joateko aukera izango dute.

Artxiboko irudia: EiTB Media
Artxiboko irudia: EiTB Media
Artxiboko irudia: EiTB Media

E. L. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arratsaldean onartutako dekretuak atzera eraginkortasunik ez izateko helburuarekin, xedapen gehigarri bat barneratu dute LABIko arduradunek, Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez. Horrela, aldez aurretik ostatu hartzeko erreserba egin dutenek bidaia egin ahal izango dute. Apirilaren 1etik 11rako erreserba egin duten pertsonei bidaiatzeko aukera eman diete. Honenbestez, ostatu hartzeko erreserba egiten duten herrira joateko aukera izango dute.

Hala ere, oro har, mugikortasuna gomendagarria ez dela gogorarazi dute agintariek, ezta intzidentzia handia duten tokietan harreman sozialak izatea ere.

Gauzak horrela, ostiral honetara arte erreserbaren bat egin dutenek mugikortasuna bermaturik izango dute apirilaren 1etik 11ra, nahiz eta murrizketak izan covidaren intzidentzia handiaren ondorioz.

Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) Aholku Batzordeak osasun neurrien aldaketak onartu ditu, pandemiari aurre egiteko xedearekin.

Araudi berriaren arabera, 5.000 biztanle baino gehiago dituzten herriak eta probintziak itxiko dituzte, 100.000 biztanleko 400 kasuen langa gainditzen dutenean. Konfinamendu perimetrala ezarriko diete, hain zuzen ere.

Itxiko diren udalerrien aurreneko zerrenda larunbat honetan argitaratuko dute, eta datorren astelehenean, martxoak 29, sartuko da indarrean.

Aste Santuko jaiak bertan direnez, bigarren ebazpena apirilaren 6an argitaratuko dute, jaiegunen ostean; ondorioz, ia seguru neurri berriek ez diete Gasteiz eta Bilbo bezalako hiriei edo Arabari eragingo, nahiz eta orain datu txarrak izan, 300 positiboen langa gaindituta.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Turismoa Euskadi Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Turismo-apartamentuen albisteak