Publizitatea
Itxi

2021/03/30

09:02

Ekonomia

Elkarrizketa

J. Blanco: "Bost urterako baino, epe luzerako proiektu batekin lasaiago geundeke"

EITB MEDIA

Euskaltelen enpresa batzordeko presidenteak "lanpostuei, enpresa-sareari eta lan baldintzei eutsiko dien epe luzerako proiektu baten" alde egin du.

  • Euskaltelen logoa.

    Euskaltel erosteko eskaintza publiko adiskidetsua egin du MasMovilek. Argazkia: EITB MEDIA

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Javier Blanco Euskaltelen enpresa batzordeko presidenteak "kezka eta ezinegona" agertu du MasMovilek euskal telefonia enpresa erosteko egindako eskaintza publikoarekiko.  

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean, "penatuta" azaldu da oraingoan ere ez delako "denboran iraungo duen proiektu jasangarri" baten egin.

CCOOren ordezkariak aitortu du aspalditik dutela kezka: "Inbertsore berriak heltzen diren bakoitzean modu espekulatiboan jarduten dute. Bost urterako baino, epe luzerako proiektu batekin lasaiago geundeke".

Horren ildoan, "lanpostuei eusteko" deia egin du, "eta ez bakarrik enpresa nagusian, baita guretzat lan egiten duten beste enpresetan ere". Era berean, "enpresa-sarea eta lan baldintzak mantentzearen" alde egin du.

Erredakzioan itzulia

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena