Publizitatea
Itxi

2021/04/07

16:46

Ekonomia

React

Nafarroak osasuna, auto elektrikoa eta hezkuntza finantzatuko ditu Europako funtsekin

agentziak | eitb media

Aurreikusitakoaren arabera, 148 milioi euro jasoko ditu Foru Erkidegoak, eta gaur aurkeztu du egitasmoa Madrilen.

  • Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe

    Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Nafarroako Gobernuak React Europako funtsekin finantzatu nahi dituen proiektuak aurkeztu ditu Madrilen, eta tartean daude eskolak eta osasun zentroak eraikitzea, ibilgailu elektrikoa, bioerregai aurreratuen laborategi bat eta langabezian dauden autonomoen formaziorako laguntzak.

Aurreikusitakoaren arabera, 148 milioi euro jasoko ditu Foru Erkidegoak, Maria Chivite presidenteak gogorarazi duenez, eta jomugan izango dituzte zerbitzu publikoak eta pandemiak gogorren jo dituen sektore ekonomikoak, enplegua, oinarrizko zerbitzuak eskaintzeko azpiegiturak, itun berdea eta eraldatze digitala.

"Etorkizuna planifikatuz, premiazko neurriak hartzea da helburua", adierazi du, "eredu ekonomiko eta sozial berri baten" aldeko apustua egin aurretik. Nafarroako Gobernuak, "murrizketarik egin gabe", oparotasuna ekarriko duten inbertsioak egin nahi dituela azpimarratu du.

Azaldu duenez, "osasuna eta ekonomia ezin dira bereizi", "txanponaren bi aldeak dira", eta horregatik, "lan, ardura eta erronka itzela dira, asko dagoelako jokoan".

Horren harira, Elma Saiz Ekonomia kontseilariak jakinarazi du lege batzuk aldatuko dituztela, dagoeneko atzemanak dituzten oztopoak gainditzeko, eta horretarako oposizioarekin ere "adostasuna" lortzea espero du.

Saizek gaineratu du funts horiekin "behar-beharrezko" proiektuak eta dagoeneko "garatuta" daudenak jorratu nahi dituztela, 2023rako hasita egon behar direlako.

Hain zuzen ere, Mikel Irujo Garapen Ekonomikorako kontseilariak azaldu du ibilgailu elektrikoaren proiektuak "hiru urteko" ibilbidea duela eta Agoizko biofindegiarenak ere "ibilbide" luzea duela.

17,8 milioi euro Zarrakaztelun, Cascanten, Garesen, Atarrabian eta Zizurren osasun zentroak eraikitzeko bideratuko omen dituzte; 1,3 milioi euro, Berriozarrekoa handitzeko, eta beste 7 Nafarroako ospitaleko onkologia zerbitzua berritzeko.

Hezkuntza arloan, 23 milioi euro baino gehiago bideratuko dituzte Lezkairun, Sesman eta Agoitzen bi zentro berri eraikitzeko, Ameskoa ibarrak eskola publikoa konpontzeko eta Iruñeko Andres Muñoz Garde hezkuntza bereziko zentroa handitzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena