• EU
  • ES
  • Albisteak
    • Politika
    • Ekonomia
    • Gizartea
    • Mundua
    • Kultura
    • Osasuna eta ongizatea
    • Teknologia
    • Zuzenean
    • Hauteskundeak
  • Kirolak
    • Futbola
    • Saskibaloia
    • Arrauna
    • Pilota
    • Txirrindularitza
    • Kirol gehiago
    • Sailkapenak
    • Zuzenean
    • Euskal Selekzioa
  • Telebista
    • Programazioa
    • Saioak
    • Bideoak
    • ETB1
    • ETB2
    • Etb basque
  • Irratia
    • Euskadi Irratia
    • Radio Euskadi
    • Radio Vitoria
    • Gaztea
    • EITB Musika
    • EITB Euskal Kantak
    • Programazioa
    • Saioak
    • Audioak
    • EITBPodkast
  • Besteak
    • Gaztea
    • 3kluba
    • Kosmos
    • EITBPodkast
    • Eguraldia
    • Trafikoa
    • Erabiltzaileak
    • Herriak eta hiriak
    • Bideoak
    • Audioak
    • Argazkiak
  • Zuzenean
  • Nahieran
  • EITB TALDEA
  • Politika
  • Ekonomia
  • Gizartea
  • Mundua
  • Kultura
  • Osasuna eta ongizatea
  • Teknologia
  • Zuzenean
  • Hauteskundeak

Ekonomia -

Lan-gatazka

Tubacexeko batzordeak baztertu egin du zuzendaritzaren proposamena, "xantaia delako”

129 langile kaleratu ostean, gainerako lanpostuak 2024a arte mantentzea proposatu zuen enpresak. Langileak greba mugagabean daude otsailaz geroztik.

Tubacexeko langileek Bilbon egindako manifestazioa. Artxiboko argazkia: EFE
Tubacexeko langileek Bilbon egindako manifestazioa.
Tubacexeko langileek Bilbon egindako manifestazioa. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

publikatuta: 2021/05/20 16:22 (UTC+2)
azken eguneratzea: 2021/11/17 13:32 (UTC+1)
Whatsapp Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esteka kopiatuta

Tubacexeko langile-batzordeak baztertu egin du Amurrioko eta Laudioko lantegietan enplegua 2024a arte mantentzeko zuzendaritzak egin duen proposamena, 129 behargin kaleratu eta gero.  

Batzordea osatzen duten sindikatuek (ELA, STAT, CCOO, LAB eta ATAL) salatu dute proposamena "tranpa" dela eta langileei "xantaia egiteko" asmoz egin dutela. Sindikatuek aho batez hartu dute erabakia, eta orain asanbladak antolatuko dituzte, langileek erabaki hori berretsi dezaten.  

Iturri sindikalek azpimarratu dute proposamena "tranpa bat" dela. "Lerro artean irakurriz gero, geratu diren beharginei mehatxu egin diete eta, ondorioz, aho batez erabaki dute xantaia honi ezetz esatea", azaldu dute.

Gaurko antolatu dituzten asanbladen harira, langileek batzordearen erabakia babestuko dutela konbentzituta agertu dira.

Lan-erregulazio espedientea aplikatu eta 129 langile kaleratu ostean, Tubacexeko zuzendaritzak duela bi egun helarazi zion enpresa-batzordeari bere proposamena. 2024a arte bi lantegietan gainerako lanpostuak mantentzeko konpromisoa adierazten du, 2021erako ezarritako soldatekin.

Horretarako, baina, baldintza bat jarri zuen: langileak lanera bueltatzea, maiatzaren 31a baino lehen. Beharginak greba mugagabean daude otsailaz geroztik.

 

Erlazionatutako edukiak

Tubacex enpresako eraikina

Tubacexek 16,4 milioi euroko galerekin itxi du urteko lehen hiruhilekoa

Tubacexen manifestazioa Laudion

Tubacexeko langileen manifestazioa Laudion, “Aiaraldeko enpleguaren defentsan”

Tubacexeko langileak eta ertzainak, aurrez aurre, Eusko Legebiltzarraren atarian

Ertzaintza Tubacexeko langileei oldartu zaie, Legebiltzarraren atarian

Tubacexeko langileen manifestazio bateko irudia.

Tubacexeko kaleratzeen aurkako manifestazioa izango da gaur Bilbon

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Araba Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Tubacex Lana Enplegu-erregulazioko espedienteak Laudio Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Lan gatazkak Burdingintza
Bisitatuena
  • Albisteak
  • Kirolak
  • Kultura
  • Telebista
  • Irratia
    • Telebista:
    • Programazioa
    • Telebista Programak
    • Bideoak
    • Irratia:
    • Euskadi Irratia
    • Radio Euskadi
    • Radio Vitoria
    • Gaztea
    • EITB Musika
    • EiTB Euskal kantak
    • Programazioa
    • Irrati programak
    • Audios
    • Azken Albisteak:
    • Polilika albisteak
    • Ekonomia albisteak
    • Gizartea albisteak
    • Mundua albisteak
    • Bitxikeriak
    • Jendea
    • Teknologia
    • Kirolak:
    • Futbola
    • Emakumeen kirola
    • Pilota
    • Txirrindularitza
    • Saskibaloia
    • Surfa
    • Arrauna
    • Motorra
    • Kirol gehiago
    • Kirola zuzenean
    • Kultura:
    • Musika
    • Zinema
    • Literatura
    • Artea
    • Bertsolaritza
    • Gastronomia
    • Euskara
    • Zinemaldia
    • Multimedia:
    • Bideoak
    • Argazkiak
    • Audioak
    • Gaztea
    • 3 Kluba
    • Eguraldia
    • Trafikoa
    • Zozketak doan
    • Loteria
    • Hauteskundeak
    • Parte hartu
    • Gai interesgarriak
    • Herriak eta hiriak
    • Nola ikusi eta entzun EiTB
    • Podcast
    • Prentsa Aretoa
Facebook Instagram Twitter Linkedin Telegram Youtube Rss Newsletterra
© 2023 EITB.
Pribatutasun Ataria Lege Oharra Cookien erabilera Cookien konfigurazioa Gardentasuna Kontaktua Web mapa
Entidad adherida a Confianza Online