Ekonomia -

LAN-GATAZKA

Tubacexeko kaleratzeen aurkako manifestazioa izango da gaur Bilbon

Enpresak iragarritako 129 pertsonen kaleratzeen aurka protesta egiteko deitu dute manifestazioa eta herritarri parte hartzeko eskatu diete.

Tubacexeko langileen manifestazio bateko irudia. Argazkia: EITBren bideo batetik ateratako irudia.
Tubacexeko langileen manifestazio bateko irudia.
Tubacexeko langileen manifestazio bateko irudia. Argazkia: EITBren bideo batetik ateratako irudia.

O. P. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tubacexeko plantillak eta enpresa-batzordeak dei egin die herritarrei kaleratzeen aurkako euren protestarekin bat egin eta parte hartu dezaten igande eguerdirako Bilbon deitu duten manifestazioan. Gran Viako Jesusen Bihotzaren plazatik abiatuko da protesta 11:30ean.

Tubacexeko langileak Bilboko kaleetara aterako dira, hala, plantillako 129 langile lan-erregulazio baten bidez kaleratzeko enpresak duen asmoari erantzuteko hasitako greba mugagabeak bi hilabete betetzen dituenean.  

Ohar bateratu batean, batzordeak adierazi du, langileekin batera mobilizatzen jarraituko duela lanpostuen suntsiketari aurre egin eta lan baldintza "duinen" alde. Gainera, enpresaburuei dei egin diete "eser daitezela benetan" negoziazio mahaian, baina ez "euren erabakia inposatzeko, soluzioak bilatzeko baizik", zeren eta Tubacexen "inor ez dago soberan", diote.

Tubacexeko lan-gatazka otsailean hasi zen, enpresak kaleratze handiak iragarri zituenean "arazo estrukturalak" tarteko; petrolioaren eta gasaren krisi "luzeari" pandemiaren ondorioak gehitu zaizkiola eta, "industria berrantolatu eta kostuak murriztu" beharra izan duelako.

Langileen ordezkaritza sozialak, ordea, arazoa "behin-behinekoa" dela dio, eta horregatik "neurriak ere behin-behinekoak" izatea eskatzen du, pandemiaren eraginari aurre egiteko. Langileak greba mugagabean daude joan den otsailaren 15etik. Pasa den martxoaren 9an, gainera, agortutzat eman zituzten negoziazioak, bide judiziala zabalduz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bilbo albisteak Azken ordukoa Bizkaia Araba EAE albisteak Laudio Albisteak Tubacex Ekonomia Eguneko albisteak Manifestazioak Lan gatazkak Burdingintza Gorobel magaleko kuadrilla