Ekonomia -
Lan erreforma
Sindikatuek eta CEOEk akordioa, erretiro eta absentismoaren inguruan
Adostutako neurriak Enplegu Ministerioari igorri dizkiote, eta soldatak, kontratazio partziala eta kaleratzea negoziatzen jarraitzeko denbora gehiago eskatuko diote Gobernuari.
Erredakzioa
CEOEk eta CCOO eta UGT sindikatuek lan erreformaren inguruko hainbat neurriren inguruan akordioa lortu dute. Besteak beste, aurretiko erretiroa, lan gatazkak konpontzeko judizioz kanpoko irtenbideak, absentismoa murrizteko neurriak, jaiegunen kokapena eta enplegua erregulatzeko espedienteetako sariak adostu dituzte.
Bestalde, ez dute adostasunik lortu soldaten, kontratazio partzialen eta kaleratzeen inguruan, eta, beraz, gai hauek negoziatzen jarraitzeko denbora gehiago eskatuko diote Gobernuari.Adostutako neurriak Enplegu Ministerioari igorri dizkiote, idatzi batean, eta neurriok ostiraleko Ministroen Kontseiluan jorratzea da Gobernuaren asmoa.
CEOEk eta CCOO eta UGT sindikatuek lan erreformaren inguruko hainbat neurriren inguruan akordioa lortu dute. Besteak beste, aurretiko erretiroa, lan gatazkak konpontzeko judizioz kanpoko irtenbideak, absentismoa murrizteko neurriak, jaiegunen kokapena eta enplegua erregulatzeko espedienteetako sariak adostu dituzte.Bestalde, ez dute adostasunik lortu soldaten, kontratazio partzialen eta kaleratzeen inguruan, eta, beraz, gai hauek negoziatzen jarraitzeko denbora gehiago eskatuko diote Gobernuari.Adostutako neurriak Enplegu Ministerioari igorri dizkiote, idatzi batean, eta neurriok ostiraleko Ministroen Kontseiluan jorratzea da Gobernuaren asmoa.