Ekonomia -

2011ko azken hiruhilekoan

Langabezia tasa % 11,2ra igo da EAEn; 5.500 langabe gehiago

EAEn guztira 116.900 langabe zenbatu ziren 2011ko azken hiruhilekoan. Langabezia Bizkaian igo da batik bat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langabezia tasa 0,6 puntu igo da 2011ko azken hiruhilekoan, eta beraz, % 11,2an kokatu da, hau da, aurreko hiru hilabeteekin alderatuta 5.500 pertsona gehiago geratu dira enplegurik gabe, igoera, batik bat, Bizkaian nabaritu da.

Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jardueraren araberako inkestaren datuak kaleratu ditu, eta, horren arabera, 2011ko azken hiruhilekoan EAEn 116.900 langabe zeuden; aurreko hiruhilekoan baino 5.500 pertsona gehiago, alegia.

Bizkaia, langabezia gehien igo den lurraldea

Langabeziak batez ere Bizkaian jasan du igoerarik handiena, tasa % 14,2an kokatu da lurralde horretan, Gipuzkoan, berriz, % 8an eta Araban % 7,3an.

2011ko urria eta abendua artean, aurreko hiruhilekoarekin alderatuz, 3.300 langabe gehiago zenbatu dira Bizkaian, 1.800 Gipuzkoan eta 400 Araban.

Urtetik urterako datuak

Urte osoari erreparatuz gero, Euskadin langabezia tasa 1,2 puntu igo da 2010eko laugarren hiruhileko datuekin alderatuta, eta % 10etik % 11,2ra pasatu da.

Hala, EAEn 12.700 pertsona gehiago gelditu dira lanik gabe 2011n.

Lurraldeka Bizkaiak izan du igoerarik handiena, 3,6 puntu igo da; Gipuzkoan, berriz, 0,7 egin du behera; eta Araban 3,1 jaitsi da.

Beste datu esanguratsu bat, 2011n EAEko 37.700 etxetan (etxe guztien % 4,4n, alegia) kide aktibo guztiak langabezian zeuden; aurreko hiruhilekoan baino 1.800 gehiagotan.

Langabeziaren igoerak batez ere gizonezkoei eragin die, 4.000 gizon geratu baitira enplegurik gabe 2011ko azken hiruhilekoan. Langabezia tasa % 12,1ekoa da jada horien artean Euskadin, eta emakumezkoen tasa, % 10,1ekoa, 1.500 emakume gehiago geratu baitira lanik gabe.

Gazteen arteko langabezia tasa da altuena, % 24,2an kokatu da. 16 eta 24 urte arteko 11.400 gazte daude lanik gabe.

2011. urtearen amaieran, Europan % 9,8ko langabezia tasa zegoen, eta % 22,9koa, Espainian.

Langabezia tasa 0,6 puntu igo da 2011ko azken hiruhilekoan, eta beraz, % 11,2an kokatu da, hau da, aurreko hiru hilabeteekin alderatuta 5.500 pertsona gehiago geratu dira enplegurik gabe, igoera, batik bat, Bizkaian nabaritu da. Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jardueraren araberako inkestaren datuak kaleratu ditu, eta, horren arabera, 2011ko azken hiruhilekoan EAEn 116.900 langabe zeuden; aurreko hiruhilekoan baino 5.500 pertsona gehiago, alegia.Bizkaia, langabezia gehien igo den lurraldeaLangabeziak batez ere Bizkaian jasan du igoerarik handiena, tasa % 14,2an kokatu da lurralde horretan, Gipuzkoan, berriz, % 8an eta Araban % 7,3an. 2011ko urria eta abendua artean, aurreko hiruhilekoarekin alderatuz, 3.300 langabe gehiago zenbatu dira Bizkaian, 1.800 Gipuzkoan eta 400 Araban. Urtetik urterako datuakUrte osoari erreparatuz gero, Euskadin langabezia tasa 1,2 puntu igo da 2010eko laugarren hiruhileko datuekin alderatuta, eta % 10etik % 11,2ra pasatu da. Hala, EAEn 12.700 pertsona gehiago gelditu dira lanik gabe 2011n. Lurraldeka Bizkaiak izan du igoerarik handiena, 3,6 puntu igo da; Gipuzkoan, berriz, 0,7 egin du behera; eta Araban 3,1 jaitsi da. Beste datu esanguratsu bat, 2011n EAEko 37.700 etxetan (etxe guztien % 4,4n, alegia) kide aktibo guztiak langabezian zeuden; aurreko hiruhilekoan baino 1.800 gehiagotan. Langabeziaren igoerak batez ere gizonezkoei eragin die, 4.000 gizon geratu baitira enplegurik gabe 2011ko azken hiruhilekoan. Langabezia tasa % 12,1ekoa da jada horien artean Euskadin, eta emakumezkoen tasa, % 10,1ekoa, 1.500 emakume gehiago geratu baitira lanik gabe. Gazteen arteko langabezia tasa da altuena, % 24,2an kokatu da. 16 eta 24 urte arteko 11.400 gazte daude lanik gabe. 2011. urtearen amaieran, Europan % 9,8ko langabezia tasa zegoen, eta % 22,9koa, Espainian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia 2024 Azken ordukoa Bizkaia EAE albisteak Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Euskal Estatistika Erakundea gaur