Publizitatea
Itxi

2021/07/01

16:40

Ekonomia

Enplegua

Mercedes Vitoriaren zuzendaritzak 30 eguneko lan erregulazio espedientea proposatu du

EITB MEDIA

Langileek lanean jarraituko dute datorren astean, Bremeneko fabrikatik autoak egiteko beharrezkoak diren txipak bidali baitizkiote.

  • Mercedes Vitoria

    Mercedes Vitoria. EITB Mediaren artxiboko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mercedes Vitoria lantegiko zuzendaritzak 30 eguneko lan erregulazioko espedientea ezartzea proposatu du, urtea bukatu bitartean. Aste honetan lana egongo den arren, enpresako zuzendariek ez dute esperantzarik etorkizuneko egoerarekin.

Aste honetan lanean jarraituko dute Mercedesen Gasteizko langileek, Bremeneko lantegitik autoak egiteko beharrezkoak diren mikrotxipak bidali dizkietelako. Horrela, orain arte utzitako lanak berreskuratu eta produkzioari ekin ahal izango diote.

Hala ere, enpresak enplegu erregulazioa proposatu du, baita produkzioaren murrizketa ere. Erregulazioko espedientea aurrera ateraz gero, 7.600 furgoneta gutxiago egingo dituzte Gasteizen, apirilerako aurreikusita zutena baino % 5 gutxiago.

Horrenbestez, egoerak hobera egin ezean, 141.000 auto baino ez dira irtengo Gasteizeko lantegitik, hornidura arazoak eta automobilgintzaren industriaren ezegonkortasuna medio.

Gainera, muntaketa sektoreko gaueko txandako langileei ordutegia murriztuko diete, 8 ordutik 7 ordura, uztailaren 5etik aurrera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;