Ekonomia -
Ministerioaren arabera
Spanairrek bederatzi milioi euroko isuna jaso lezake
Bi arau hautsi dituzte, arau oso garrantzitsuak, eta bakoitzagatik 4,5 milioi euroko isuna ordaindu beharko lukete. Horrez gain, jarduera eteteko lizentzia ere ken diezaiekete.
Erredakzioa
Spanairri zehapen-espedientea irekiko diotela larunbat honetan bertan jakinaraziko diotela esan du Ana Pastor Sustapen ministroak. Espedientea konpainiari, kudeatzaileei eta administratzaileei irekiko diete eta bederatzi milioi euroko isuna ekar lezake.
Antza denez, Spanairrek bi arau oso garrantzitsu hautsi ditu, eta bakoitzagatik 4,5 milioi euroko isuna jaso lezake, lizentziaren erretiratzearekin batera. Horixe da, hain zuzen, Ana Pastor ministroak Rafael Catala Plangintza eta Azpiegituren Estatu idazkariarekin batera emandako prentsaurrekoan.
Catalunyako Generalitateak gertatutakoan izan lezakeen arduragatik galdetu diotenean, Pastorrek esan du "Generalitateak momentu guztietan" laguntza eskaini duela, "baina arazoaren iturria ez da ber erantzukizuna".
Euskadi: 16 hegaldi bertan behera
Guztira 16 hegaldi bertan behera geratuko dira asteburu honetan Loiuko aireportuan, Bizkaian, Spanairrek ostiralean bere jardueraren etetea iragarri ondoren. Larunbaterako zazpi hegaldi zeuden aurreikusita, eta iganderako, aldiz, bederatzi.
Aenako iturriek Europa Pressi adierazitakoaren arabera, bertan behera geratu diren hegaldiak Bartzelonara, Madrilera, Lanzarotera eta Tenerifera zihoazen. Spanairrek 100 hegaldi inguru kudeatzen zituen astero Euskadin. 647 hegaldi Espainian
Espainia osoan, Spanairren 647 hegaldi bertan behera geratu dira larunbata eta astelehena bitartean. Horietatik 158 larunbateakoak dira, 222 igandekoak eta 267 astelehenekoak.