Ekonomia -
Hegaldi guztiak, bertan behera
Spanairreko presidentea: 'Arriskuak saihesteko eten genuen jarduera'
Hegaldi guztiak bertan behera utzi izana defendatu du Ferran Soriano Spanairreko buruak. "Hainbeste zurrumurru egonda, arriskutsua zen", azpimarratu du.
Erredakzioa
Ostiral honetatik Spanairreko hegaldi guztiak bertan behera utzi izana defendatu Ferran Soriano konpainiako presidenteak, haren hitzetan, "arriskuak saihesteko". "Gure etorkizunari buruzko hainbeste zurrumurru egonda, ezinezko bihurtu zitzaigun jarduerari ekitea, arriskutsua zelako", adierazi du.
'El Periodico de Catalunya' kazetari eskainitako elkarrizketa batean Sorianok azaldu duenez, "hegaldiak bertan behera uzteko erabakia ostiralean hartu genuen eta hegazkintzako zuzendari nagusiari esan genion. Izan ere, haren babesa jasota eta segurtasun eta zuhurtzia neurriak jarraituz hartu genuen erabakia". "Zuzen jokatu genuen", azpimarratu du.
Spanairreko presidentearen esanetan, hegaldi merkeak eskaintzen dituzten hegazkin-enpresek Spanairren egindako inbertsioak berriz aztertzeko eskaera egin zuten Europako Batzordean eta Sorianoren hitzetan, horrek ondoren gertatutakoarekin "lotura" handia du. "Horrek ziurgabetasuna eragin zuen", azaldu du.
"Azken ordura arte borrokatu dugu Bartzelonarako eta Kataluniarako balio handiko gauza bat lortzeko aukera zegoelako", nabarmendu du, "ahal genuen guztia ein dugu". "Beste aireportuetan hegazkin konpainia bat baldin badago ez da herritarren esfortsuagatik lortu dutelako izan, Estatuek egin dutelako baizik", gaineratu du.