Ekonomia -

KORONABIRUSA

Gaueko aisialdiko establezimenduei laguntzeko 12 milioi euro bideratuko ditu Jaurlaritzak

Hain zuzen ere, ostalaritzako lokalen % 10ek jaso ahal izango dute laguntza, eta irailaren hasieran prest izatea espero dute.

Gaueko lokal batean jaia.
Gaueko lokal batean jaia.
Gaueko lokal batean jaia.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak 12 milioi euroko laguntza-ildo berria jarri du martxan gaueko aisialdirako, Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak jakitera eman duenez.

Laguntzak langile kopuruaren arabera emango dira, eta gaueko aisialdiko establezimenduak ustiatzen dituzten autonomoei eta enpresa txiki eta ertainenei zuzenduta daude. Horien helburua covid-19aren hedapena geldiarazteko "neurrien inpaktua murriztea" da, sektore horretan bereziki gogorrak izan baitira.

Hain zuzen ere, Euskadin dauden 13.000 establezimenduetatik 1000 edo 1.200ek jaso ahal izango dituzte, "ostalaritzako lokalen % 10 inguru", sailburuak azaldu duenez.

Xedea lokalak eta enplegua mantentzea da, eta, horregatik, aurreko deialdietako baldintzetako bati eutsiko zaio: diru-laguntzak eskatu eta gutxienez lau hilabetera jardueran alta emanda jarraitzea.

Sailburuaren arabera, egungo pandemiak eragindako "ezohiko egoera" baten aurrean, "ezohiko neurriak" hartu behar dira, "jarduerari ahalik eta lasterren bultzada emateko".

Hori dela eta, Hurtadok azaldu du abuztuan zehar laguntza horiek arautuko dituen agindua landuko dutela, irailaren hasieran prest egon dadin.

Pandemiari aurre egiteko neurri murriztaileen eraginpean dauden sektoreetako bat ostalaritza da, eta gaueko aisiaren azpisektorea da kalte gehien jasan dituena. Sailburuaren arabera, olatu eta agerraldi berriekin eta osasun murrizketek euren negozioetan duten eraginagatik sektorea oso kezkatuta dagoela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Donostia Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz albisteak Eguneko albisteak Dirulaguntzak gaur