Ekonomia -

Argindarraren prezioa

Espainiako Gobernua Iberdrola ikertzen ari da Zamorako eta Cacereseko urtegiak husteagatik

Ricobayoren eta Valdecañsaen egoera "eskandalagarria" salatu du Teresa Ribera ministroak. Konpainiari gutun bat bidali dio, "hau ezinezkoa dela esateko".

Ricobayoko (Zamora) urtegia, Esla ibaian. Argazkia: EFE
Ricobayoko (Zamora) urtegia, Esla ibaian. Argazkia: EFE
Espainiako Gobernua Iberdrola ikertzen ari da Zamorako eta Cacereseko urtegiak husteagatik

1:22

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ricobayoko (Zamora) eta Valdecañaseko (Caceres) urtegien egoera "eskandalagarria" salatu du Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroak. Dagoeneko Iberdrola ikertzen ari direla erantsi du, urtegien mailak izan duen beherakada ikusita. Gainera, konpainiari gutun bat bidali dio, "hau ezinezkoa dela esateko".

"Zamoran gertatu bezala, ez da zentzuzkoa urtegi bat sei astetan hustea", salatu du presidenteordeak La Sexta telebistako 'Al rojo vivo' saioan.

Gauzak horrela, Ur Legearen 55. artikulua aplikatu beharko dutela aurreratu du ministroak. Ezohiko arrazoiengatik urtegiak husteko erabakiei mugak jartzea aurreikusten du arauak.

Espainiako Gobernua Iberdrolarekin harremanetan jarri dela nabarmendu du Riberak. Bestalde, datorren astean Ingurumen Estatu idazkaria urtegi inguruko alkateekin bilduko dela aurreratu du presidenteordeak.

"Ezin dugu hau gertatzea onartu. Ura argindarra bezain ondasun urri eta garrantzitsua da familientzat eta jarduera ekonomikoarentzat", azpimarratu du.

"Ezin dugu hau gertatzea onartu"

Hain zuzen ere, ur mailaren beherakada ikertzeko eskatu dio Facua kontsumitzaileen elkarteak Lehiakortasun Merkatuko Batzordeari ostiral honetan, tarifa berrien eta argindarraren garestitzea aprobetxatuz behar baino ur gehiago askatzeko eta ekoizpen hidroelektrikoa bikoizteko baliatzen ari delakoan.

Argindarraren garestitzea epe laburrera arintzeko hartutako neurriei dagokionez, Espainiako Gobernuak babes soziala eta zerga tratamendu "egoki" bat mantenduko dituela ziurtatu du ministroak. Aste honetan marka historikoak hautsi ditu argindarraren salneurriak.

Baimen hidroelektrikoak kudeatzeko enpresa publiko bat sortzea mahai gainean jarri zuen presidenteordeak aste honetan, argindarraren prezioa merkatzeko helburuarekin.

Espainian ustiapen hidroelektriko dezente daudela zehaztu du gaur Riberak: 200 baino gehiago. Emakida hamarkada honetan bukatzen da, horietako bi urteren buruan, gogorarazi duenez.

Ricobayoko (Zamora) urtegia, Esla ibaian. Argazkia: EFE

Ricobayoko (Zamora) urtegia, Esla ibaian. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iberdrola Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Elektrizitatea Energia berriztagarriak Energia gaur