Publizitatea
Itxi

2021/09/10

17:15

Ekonomia

Errioxa eta Arabar Errioxa

Eztabaida gogorrak Arabako Mahastiak izendapenaren inguruan

O.P. | Eitb Media

Errioxa jatorri izendapenak Arabako Mahastiak izendapen babestua sortzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimenari helegitea jartzea onartu du gaur eta Errioxako presidentearen babesa jaso du. Arabako Foru Aldundiak "onartezin" iritzi dio Errioxako gobernua tartean sartzeari.

  • Errioxako mahastiak.

    Errioxako mahastiak. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eztabaida eguna izan da gaur Errioxako eta Arabar Errioxako ordezkari politikoen artean Arabako Mahastiak jatorri-izendapen babestua sortzearen inguruan.

Errioxa jatorri-izendapen kalifikatuaren Kontseilu Arautzailearen bilerarekin hasi da eguna; bertan Eusko Jaurlaritzak Arabako Mahastiak marka Errioxako lurralde-eremu berean sortzeko abiarazitako ekimenaren aurkako auzibidea martxan jartzea erabaki da, aldeko 134 botorekin, 14 abstentziorekin eta kontrako boto 1ekin (AEUE, Arabako Errioxako Upeltegien Elkartearena).  

Bilera horretan, lehen aldiz eta ohiko ez den gisan, parte hartu du Errioxako presidente Concha Andreuk. Hark argi utzi nahi izan du "Kontseilu Arautzaileak Errioxaren interesak defendatzeko egiten duen lana erabat babesten" duela. Errioxako ardoaren sektoreari "arrakalarik gabeko babesa" eskaini dio, "izendapena defendatzeko beharrezko diren lege-mekanismoak martxan jartzeko". 

Nolanahi ere, Andreuk azaldu duenez, Errioxako Gobernuak "ez du interes politikoa sektorearen interesaren gainetik jarriko duen ezer babestuko", izan ere, politikariok ez dugu Errioxaren etorkizuna erabakiko", hori "etxe honetan eta sektoreak" egin behako duela azpimarratu du. Gainera, "Arabako Mahastiak babestutako jatorri-deitura bermatzen duten faktore natural eta giza faktore bereizirik ez" dagoela adierazi du.

Laster etorri da erantzuna. Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak salatu duenez, adierazpen horiek eta Andreu bera Kontseilu Arautzailearen bileran egotea "onartezina" da, "Errioxako Gobernuaren eskumenekoa ez den gai batean sartzea" delako.

Ahaldun nagusiak azpimarratu duenez, Arabako Mahastiak Arabako Errioxako upategi talde batek "enpresa interes legitimo baten alde" bultzatutako ekimena da. Ekimenak, Espainiako Gobernuaren oniritzia jaso du, baina behin betiko onarpena Europako Batzordearen esku dago.

Ahaldun nagusiak gogorarazi duenez, Errioxa jatorri-izendapenaren Kontseilu Arautzaileak hiru autonomia erkidego hartzen ditu (Errioxa, Euskadi eta Nafarroa), baina gaurko jokabidearekin, dirudienez "ez da jatorrizko lurralde eremu bateko organoa, autonomia erkidego batekoa baizik".

Gonzalezek "oso larritzat" jo du Kontseiluaren eta Errioxako presidentearen jarrera. Horrez gain, gogorarazi du Foru Aldundiaren apustua dela jatorri-izendapen "ahalik eta indartsuena" sustatzea eta lan egitea "mundu guztia eroso senti dadin bertan". Helburua da ardoengatik "ahalik eta preziorik altuenak" ordain daitezela eta ahalik eta gehien heda daitezela, "osperik handiena" izan dezaten.

Hala ere, ohartarazi du helburu hori lortzeko beharrezkoa dela Kontseilu Arautzailean "sentsibilitate guztiak sartzea" organo hori gaur egun "entzungor" egiten ari baita horietako batzuei, hala nola proiektu berri hori bultzatu duen Arabako upategi taldea edo Errioxako familia upategi txiki batzuk.

Gonzalezek salatu duenez, Kontseilu Arautzailearen jarrerak Errioxa "sor-markaren izen ona bera jartzen du arriskuan".

Bere ustez, Kontseiluak eta Andreuk ostiral honetan egindako "akatsaren" ostean, lan egin behar da "sentsibilitateak bateratzeko eta, Jatorri-Izendapeneko ardoaren ekoizpenean parte hartzen duten aktore guztiek, benetan izan dezaten lekua". 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;