Ekonomia -

Energia

Argindarraren garestitzea ez dago trantsizio energetikoarekin lotuta, Energiaren Nazioarteko Agentziaren ustez

Fatih Birol Energiaren Nazioarteko Agentziaren zuzendariak beste arrazoi batzuk aipatu ditu, hala nola, petrolioaren prezioaren gorakada, aldagai meteorologikoak eta gasa banatzeko etenak.

Argindarra inoiz baino garestiago dago. Argazkia: EITB Media
Hainbat entxufe argindar sarera lotuta.
Argindarra inoiz baino garestiago dago. Argazkia: EITB Media

Agentziak| EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Energiaren Nazioarteko Agentziak ez du uste argindarraren, gasaren eta ikatzaren garestitzeak trantsizio energetikoarekin lotuta daudenik. Are, arrazoiak beste batzuk direla nabarmendu du. Honakoak aipatu ditu, besteak beste: pandemiaren ostean ekonomia suspertu dela-eta, petrolioa ere garestitu dela; hainbat aldagai meteorologiko eta gasa banatzeko orduan izan diren etenak.

Fatih Birol agentziako zuzendariak adierazi duenez, prezioen gorakada energia berriztagarrien aldeko apustuari leporatzen diotenak oso oker daudela: "Irakurketa okerra da".

"Hainbat herritan uholdeak izan ziren eta energia ekoizteko zailtasunak izan zituzten (...) Txinan eta Brasilen lehorteak izan dituzte, eta horregatik energia hidrauliko gutxiago ekoitzi zuten, gas gehiago inportatuz", azaldu du.

Gasari dagokionez, banaketan izandako etenak deitoratu ditu Birolek. Horren hitzetan, beste urte batzuetan baino ugariagoak izan dira, % 40 gehiago.

Fatih Birolen hitzetan, erregai fosilen eskaria gutxitu behar da energia berriztagarriak bultzatzeko. Energia mota horietan inbertitzeak onura ekonomiko zein ekologikoak izango ditu.

INTERESEKOA: Zeintzuk dira herritarrek argindarraren ordainagirian pagatzen dituzten zergak?

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Petrolioa Elektrizitatea Koronabirusa