Itxi

2021/10/13

11:06

Politika

KONTROL SAIOA

Espainiako Gobernua argindarraren dekretuan aldaketak egiteko prest dagoela erantzun dio Sanchezek EAJri

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gobernuaren kontrol saioan, EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak negu gogorra iragarri du eta elektrizitatearen prezioaren inguruan neurriak hartzeko eskatu dio Pedro Sanchez gobernuburuari.

0:55
Aitor Esteban. Imagen: Congreso de los Diputados
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Elektrizitatearen prezioari buruzko eztabaida Diputatuen Kongresura heldu da gaur. Gobernuaren kontrol saioan, argindarraren faktura merkatzeko "hemen eta orain" neurriak hartzeko eskatu dio Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak Pedro Sanchez gobernuburuari, besteak beste, konpainia elektrikoek ez ditzaten beren galerak bezero industrialen gain jarri. Pedro Sanchezek Aitor Estebani erantzun dio bere Gobernua prest dagoela bihar Kongresuan eztabaidatuko den dekretua "argitzeko eta zehazteko".

Argindarraren garestitzea enpresen lehiakortasunean izaten ari den eragina gutxitzeko zer egingo duen ere galdetu dio. EAJko ordezkariaren esanetan, kostuen garestitzeak eragin zuzena izango du konpainien salmentetan eta horrek Barne Produktu Gordina jaistea ez ezik enplegua galtzea ekar dezake.

Negu zaila iragarri du eta industriaren gelditzearen arriskuaz ere ohartarazi du. Estebanen hitzetan, ekonomiaren etorkizuna ez ezik, Espainiako Gobernuaren dago jokoan.

Aitor Estebanen iritziz, konpainia elektrikoen mozkinak murrizteko irtenbidea "sinplea" da. Gaineratu duenez, argindarraren garestitzeari ez ezik lehengaien eskasiari eta prezioen igoera orokorrari aurre egin behar diete enpresek.

Pedro Sanchez, bere aldetik, prest agertu da Espainiako Gobernuak argindarraren faktura merkatzeko onartu duen dekretua aldatzeko. Dena dela, Sanchezek dio justiziakoa dela enpresa elektrikoei irabaziak mugatzea diru hori kontsumitzaileengana itzul dadin.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;