Itxi

2021/10/15

15:40

Ekonomia

Zerga-bilketa

EAEko ogasunek espero baino 1.300 milioi euro gehiago bilduko dituzte aurten

O.P. | Eitb Media

Finantzen Euskal Kontseiluak hasieran aurreikusitakoa baino % 9,3 gehiago biltzea eta 2022an zerga bidez lortutako diru-sarrerak are handiagoak izatea espero du. Diru extra horrek inbertsioa eta ekonomiari bultzada ematea ahalbidetuko du.

1:18
Finantzen Euskal Kontseilua
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Euskal Autonomia Erkidegoko foru ogasunek aurreikusitakoa baino 1.328,8 milioi euro gehiago (% 9,3 +) bilduko dituzte aurten, eta guztira 15.578,8 milioi biltzea epsero dute. Diru extra hori inbertsioak sustatu, zorra saihestu eta "lasaitasun handiagoz" kudeatzeko erabiliko da. 

Herri-dirubideen Kontseilua, Eusko Jaurlaritza, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eudel barnebiltzen dituena, gaur bildu da eta, bertan aurkeztu dute datorren urteko diru-biltze aurreikuspena ere. Kontseiluak espero du datorren urteko diru-bilketak "2022rako aurreikusitako hedapen ekonomikoarekin bat egitea"; hori dela eta, datorren urtean zerga bidez lortutako diru-sarrerak 2021ekoak baino % 4,6 handiagoak izango direla aurreikusten dute, 16.290 milioi guztira. 

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak bilera osteko prentsaurrekoan azaldu duenez, zifra hauei esker "inbertsio publikorako aurrekontuak egin ahal izango dira, euskal ekonomiari eta ongizateari bultzada berri bat emateko". Era berean, "pandemiagatik galdutako maila berreskuratzen"  eta "hain beharrezkoa den eraldaketa ekonomikoari bultzada sendoa" ematen lagunduko du diru horrek. 

Hala ere, baliabide horiek modu "arduratsuan" erabiltzeko dei egin du, aurtengo eta hurrengo urteko defizit helburuak ezabatu badira ere, espero izatekoa da horiek 2023an berriro ezarri behar izatea; gainera, zorrak ez handitzeko dei egin du, gero ordaindu egin behar baitira. 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;