Ekonomia -

EMAITZAK

BBVAk 3.311 milioi euro irabazi ditu irailera arte, 2020ko galerak atzean utzita

BBVA taldeak akzioak berrerosiko ditu 3.500 milioi euroren truke, bere kapitalaren % 10 arte. Aurreko urtean 15 milioi euroko galerak izan zituen.

BBVAren egoitza Madrilen. Artxiboko argazkia: EFE
BBVAren egoitza Madrilen
BBVAren egoitza Madrilen. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBVA taldeak 3.311 milioi euroko irabaziak izan ditu aurten irailera arte, CNMV Espainiako Balio Merkatuen Batzordeak ostiral honetan jakinarazi duenez. Erakundeak iazko galerak atzetan utzi ditu (15 milioi euro) eta akzioak berrerosiko ditu 3.500 milioi euroren truke, bere kapitalaren % 10 arte.

Urteko hirugarren hiruihlekoan soilik 1.400 milioi euroko egotzitako irabaziak izan zituen, historiako handienetakoak. Bien bitartean, emaitza errepikaria 3.727 milioi euroko izan zen urtarriletik irailera bitartean, iaz baino % 85 gehiago.

BBVAk iragarri duenez, interes marjinaren, komisioei eta kredituei esker izan da posible emaitza hori. 

Finantza egoera hori baliatuta, BBVAk bere kapitalaren % 10erainoko akzioak berrerosiko ditu. Prozesua hainbat epetan burutuko du, gehienez ere 12 hilabeteko epean. Lehenengo fasea azaroaren 18tik aurrera hasiko da, gehienez 1.500 milioi euroko izango da, eta hiru hilabetetik lau hilabetera bitartean gauzatuko da. "Europako Banku Zentralak gure akzioen % 10 berrerosteko baimena eman digu, gehienez 3.500 milioi euro, orain arte Europan izan den handienetakoa", adierazi du BBVAko kontseilari delegatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur BBVA Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Albisteak Burtsa Enpresaburuak