Ekonomia -

ENPLEGU PUBLIKOA

Eusko Jaurlaritzak bitarteko langileei buruzko akordioa aztertuko du, ondorioak zehazteko

Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak esan du nahiago duela "irakurketa patxadaz" egin, ez duelako "akordioaren xehetasunen berri".

Olatz Garamendi Gobernantza eta Autogobernuko sailburua. Argazkia: EITB Media.
Olatz Garamendi Gobernantza eta Autogobernuko sailburua
Olatz Garamendi Gobernantza eta Autogobernuko sailburua. Argazkia: EITB Media.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak azaldu duenez, bere sailak "patxadaz" irakurri behar du atzo EAJk eta Espainiako Gobernuak administrazio publikoetako bitarteko langileen erregularizazioa bultzatzeko lortutako akordioa, itun horren "xehetasunen" berri ez duela aitortu baitu.

Akordio horri esker, EAJk osteguneko azken orduan ohar baten bidez jakinarazi zuenez, bost urte baino gehiagoko antzinatasuna duten bitarteko langileek plaza finkoa lortu ahal izango dute.

Eusko Legebiltzarreko kontrolerako osoko bilkurara iritsi denean, Garamendik ez du iragarpen horren garrantziaren inguruko baloraziorik egin nahi izan, "xehetasunak" ez dituelako ezagutzen, bere esanetan.

"Nahiago dut irakurketa patxadaz egin", adierazi du sailburuak, baina "hala balitz" akordioak garrantzi handia izango luke, horren ustez, Euskal Autonomia Erkidegoan milaka pertsonari eragingo liokeelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV PSOE Nafarroa Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Funtzionarioak Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan Eskaintzak ERC