Ekonomia -

Lurralde hitzarmena

Bizkaiko kontserba sektorean greba deitu dute azaroaren 30erako

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek kritikatu dutenez, hitzarmena negoziatzen zazpi hilabete eman ondoren, patronalak "soldatak izoztea eta erosteko ahalmena galtzea proposatu du bakarrik".

Langileen ordezkariak Eusko Jaurlaritzaren egoitza aurrean, Bilbon. Argazkia: LAB
Langileen ordezkariak Eusko Jaurlaritzaren egoitza aurrean, Bilbon. Argazkia: LAB
Langileen ordezkariak Eusko Jaurlaritzaren egoitza aurrean, Bilbon. Argazkia: LAB

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek greba deitu dute azaroaren 30erako Bizkaiko kontserba sektorean, lurralde hitzarmenaren alde egiteko.

Sindikatuek kritikatu dutenez, hitzarmena negoziatzen zazpi hilabete eman ondoren, patronalak "soldatak izoztea eta erosteko ahalmena galtzea proposatu du bakarrik, sindikatuek plataforma ezberdinetan planteatutako gainerako gaiak negoziatzeari uko eginez".

"Kontserba langileak funtsezkotzat jo zituzten pandemian zehar", baina "historikoki enpresaburuek haien soldatak senarraren osagai bezala ulertu dituzte", eta emakumeek "miseriazko lan baldintzak sufritzen dituzte", salatu dute sindikatuek.

Zentzu horretan, "sektore prekario" bat dela gogorarazi dute, beharginen soldatak "ez direlako 1.000 eurora heltzen, malgutasun eta ezegonkortasun handiarekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Bizkaia ELA LAB Grebak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Ondarroa Albisteak Sindikatuak Matxismoa Feminismoa Enpresaburuak CCOO UGT Lan gatazkak Industria