Ekonomia -

Pieza falta

Gasteizko Mercedes Benz lanera itzuliko da urtarrilaren 3an, abenduaren 18an hasiko den geldialdiaren ostean

Enpresak azaldu duenez, aste horretan hiru txandetan ekoitziko dute, konkretuki, urtarrilaren 3, 4, 5 eta 7an.

EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Mercedes Benz lantegiak jarduera berreskuratuko du urtarrilaren 3an, piezen hornidura faltak abenduaren 18an ekoizpena gelditzera behartu ondoren. Printzipioz, urtarrilaren 3, 4, 5 eta 7an jarduera hiru txandetan mantenduko da, enpresak jakitera eman duenez.

Azken laneguna abenduak 17a izango da Gasteizko lantegian. Hala ere, urteko lehen astean ekoizpena izango dela baieztatu du enpresak ostegun honetan.

Enpresak azaldu duenez, aste horretan hiru txandetan ekoitziko dute, konkretuki, urtarrilaren 3, 4, 5 eta 7an. Abenduaren 18tik aurrera izango den geldialdia material horniduraren murrizketa "esanguratsuaren" ondorio da.

Egun horietako hiru ekoizpen txandak bertan behera geratuko dira, urtarrilaren 3an jarduera berreskuratu arte. Guztia aldi baterako lan erregulazioaren kontura izango da, eta zuzeneko zein zeharkako beharginei eragingo die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Mercedes Benz Enpresaburuak Industria Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan