Itxi

Ekonomia

Bidesariak

Epailearen ustez, Gipuzkoako Foru Aldundiak ez zuen deliturik egin kamioiei bidesariak kobratzean

N. B. | EITB MEDIA

Donostiako Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiak ezetsi egin du Gipuzkoako garraiolariek Foru Aldundiaren eta Aintzane Oiarbide diputatuaren aurka N-I eta A-15 errepideetan kamioiei bidesariak kobratzeagatik jarritako kereila.

  • Gipuzkoan jarritako arkuetako bat

    Gipuzkoan jarritako arkuetako bat.

Donostiako Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiak astearte honetan jakinarazi du artxibatu egin duela Hiru Euskal Herriko Garraiolarien Sindikatuaren idazkari nagusiak ekainean Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Azpiegituretako foru diputatuaren eta Bidegi enpresa publikoaren aurka N-I eta A-15 errepideetan kamioiei bidesariak kobratzeagatik jarritako kereilaren auzia.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak eta Auzitegi Gorenak bidesari horiek kobratzea "legez kanpokotzat" jotzen zuen epaia "desobeditzeagatik" aurkeztu zuen Hiruk kereila.

Bai Hiruk bai Espainiako Garraio Elkarteen Federazio Nazionalak (Fenadismer) uste zuten "epai judiziala betearazi beharrean", Gipuzkoako foru erakundeak "legezko estaldurarik gabe" mantendu zuela "bidesarien kobrantza".

Argudio horien aurrean, instruktoreak uste du ez dagoela deliturik, salaketa eta kereila aurkezteko unean foru agindua baliogabetzen zuen epaia ez zelako irmoa.

Autoaren arabera, ez dago jasota 2021eko urriaren 21aren ondoren kanona ordaintzeko eskatzen jarraitu zenik eta data horren aurretik kanon hori kobratzea babesten zuen arau bat zegoen.

Ondorioz, epaileak uste du ez dagoela delitu penalen zantzurik, egin daitezkeen erreklamazioei kalterik egin gabe.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena