Itxi

2022/01/05

18:37

Ekonomia

Hornidura arazoak

Aldi baterako lan-erregulazio berri bat ezarri nahi dute Gasteizko Mercedes-Benz lantegian

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Horrez gain, zuzendaritzak langileen ordezkariei jakinarazi die datorren astean lantegiak ohiko jarduerari eutsiko diola aurreikusten dutela. Hala ere, datorren asteko plangintza ostiral honetan baieztatuko dutela erantsi dute.

  • Gasteizko Mercedes-Benz fabrikako langileak. Artxiboko argazkia: EFE

    Gasteizko Mercedes-Benz fabrikako langileak. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Mercedes-Benz konpainiako zuzendaritzak iragarri du aldi baterako lan-erregulazio berri bat ezarriko duela, ekoizpenarekin jarraitzeko pieza nahikorik ez dutela argudiatuta.

Ibilgailuen aparatu elektronikoak martxan jarri ahal izateko dispositiboak falta zaizkie. Automobilgintzaren sektoreari eragiten dion arazo globala da.

Enpresako arduradunak sindikatuetako ordezkariekin bildu dira asteazken honetan, horniduran aspalditik izaten ari diren arazoak produkzioan izan duen eragina aztertzeko, eta bertan eman die bere asmoen berri.

Horrez gain, zuzendaritzak jakinarazi die aste honetan eta hurrengoan lantegiak ohiko jarduerari eutsiko diola aurreikusten dutela. Hala ere, datorren asteko plangintza ostiral honetan baieztatuko dutela erantsi dute.

Iragan astelehenean berrabiarazi zuten bertan ekoizpena, abenduaren 17tik bertako jarduna etenda izan eta gero.

Mercedes-Benz konpainiak Gasteizen duen lantokian aspalditik duten lan-gatazkaren ondorioz, ekoizpena eten behar izan dute EAEko enpresa handienean azken hilabeteetan. Guztira, 5.000 langilek egiten dute lan bertan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;