Ekonomia -
ENPLEGUA EUSKADIN
Lanbiderekin lankidetzan arituko dira Euskadiko klusterrak eta enpresa-elkarteak langabeen formakuntzarako
Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan sailburuak azpimarratu du prozesu honetan arreta berezia eskaini behar zaiela gazteei, oraindik lan-merkatuan sartu ez diren emakumeei eta langabezian dauden 45 urtetik gorakoei.
EITB MEDIA
Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko lankidetzarako protokolo bat sinatu du gaur Bilbon, Lan eta Enplegu Sailak eta Lanbidek prospekzio, formakuntza eta berrikuntza alorrak bultza ditzaten Euskadiko 9 klusterrekin: ACICAE, ACLIMA, Eraikune, Euskadiko Elikaduraren Clusterra, GAIA, AFM, HEGAN, MLC ITS EUSKADI eta UNIPORT clusterrekin.
Hala, gogoratu du haren Sailak Lanbide duela ardatz; izan ere "enplegua eskatzen dutenen eta haien kualifikazioari buruzko datu-baserik onena" ematen du. Klusterrek, berriz, sektore bakoitzeko eguneroko errealitatea eskaintzen duela nabarmendu du.
Testuinguru horretan azpimarratu du prozesu horretan arreta berezia eskaini behar zaiela gazteei, oraindik lan-merkatuan sartu ez diren emakumeei eta langabezian dauden 45 urtetik gorakoei.