Ekonomia -

EAE-ko Auzitegi Nagusia

Juan Luis Ibarra, Euskaltelek Orangeri ordaintzearen aurka

EAEko Auzitegi Nagusiko presidenteak boto partikularra eman du Euskaltel 222 milioi euroko kalte-ordaina ematera behartzen duen epaian.

Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea. EFE
Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea. EFE
Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidenteak uste du Euskaltelek ez liokeela kalte-ordainetako 178 milioi ordaindu behar Orangeri.

Auzitegiak Orangeri 222 milioi euro ordaintzera zigortu zuen Euskaltel, 2006 urte arte konpainia horrekin zuen aliantza haustea egotzita.

Epaian, Ibarrak boto partikularra eman du, eta gainerako epaileek zigorra ezartzeko argudiatutako "lortu gabeko irabazien" ideia errefusatu du.

Nolanahi ere, isunaren beste 43,4 milioi euroekin ados agertu da. Gainera, epaiketa Euskaltelek eta Orangek "erdibana" ordaindu beharko zutela iritzi dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea