Ekonomia -

Bilkura monografikoa

PP+Cs-ek zerga guztiak jaistea proposatu du krisi ekonomikoari aurre egiteko

Koalizioak proposamen bat helarazi dio lehendakariari Eusko Jaurlaritzarekin arlo ekonomikoan akordioak bilatzeko asmoz.

Luis Gordillo PP+Cs-en legebiltzarkidea, Iturgaizekin, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe
Luis Gordillo PP+Cs-en legebiltzarkidea, Iturgaizekin, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe
Luis Gordillo PP+Cs-en legebiltzarkidea, Iturgaizekin, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe

Manu Gimenez | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Gordillo PP+Cs koalizioaren legebiltzarkideak zerga guztiak jaistea proposatu du gaur Eusko Legebiltzarrean, Errusiak Ukrainan egin duen inbasioagatik larritu den krisi ekonomikoari aurre egiteko.

Eusko Legebiltzarrean egiten ari diren bilkura monografikoan, erreforma fiskal orokor bat proposatu du krisi horri aurre egiteko, eta horren harira, dokumentu bat helarazi dio Iñigo Urkullu lehendakariari akordioak bilatzeko oinarriak jasota.

Gordillok azpimarratu du Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) "deflaktazioa" egin beharra dagoela inflaziora egokitzeko, eta horretarako, aldundiekin koordinatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, horiena baita eskumena fiskalitate arloan. Izan ere, koalizioaren bozeramailearen hitzetan, "ez da nahikoa dirulaguntzen adabakia". Horregatik, erreforma "sakonak" proposatu ditu fiskalitatean, merkatuak irekitzeko, gehiegizko diru-bilketa itzultzeko eta administrazioak koordinatzeko.

Azken puntu horretan, koordinazioaren alorrean, Gordillok esan du ezin dela krisitik atera "erkidego gisa", baizik eta administrazioekin koordinatuta, bereziki Espainiako Gobernuarekin.

Azkenik, soberakinaren harira, aurrekontuak egokitzeko eskatu du "gutxiago bildu behar izateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Zerga politika Bizkaiko Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia Arabako Foru Aldundia