Mundua -

Ukrainako gerra

Europak ez du hornidura arriskurik ikusten, Ukrainan gasaren zirkulazioa bat-batean eten ondoren

Ukrainatik EBra heltzen den Errusiako gasaren laurden bati eragiten dio etenak, hau da, 32,6 milioi metro kubikori egunean.

Una estación de gas cerrada junto a una gasolinera, en Kiev (Ucrania). Foto: EFE
Una estación de gas cerrada junto a una gasolinera, en Kiev (Ucrania). Foto: EFE
Una estación de gas cerrada junto a una gasolinera, en Kiev (Ucrania). Foto: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak onartu duenez, Ukrainatik Europar Batasunera doan Errusiako gasaren zati baten etenak "EBren gas hornidurari eragin" diezaioke, baina "hornidura segurtasunerako berehalako arazorik" ez du sortuko.

GTSOU Ukrainako gas transmisio sareko konpainiak asteartean iragarri zuen zirkulazioaren etenaldia Sojranivka konexio puntuan, Errusiaren eta Ukrainaren arteko mugan. "Ezinbesteko arrazoi" batek eragin duela erantsi zuen, inbasioan murgildurik lan egiteko zailtasunen aurrean.

Ukrainak Europako Batzordea jakinaren gainean jarri du, "Novopskoveko estazioa kontrolatzerik ez duelako", Donbassen, Luhanskeko iparraldean; izan ere, "Errusiako agintarien kontrolpean dago apirilaren hasieratik".

Ukrainatik EBra heltzen den Errusiako gasaren laurden bati eragiten dio etenak, hau da, 32,6 milioi metro kubikori egunean.

"Estazio konpresoretik Errusiaren kontrolpean dauden eremuetara gasa desbideratu dute baimenik gabe, Ukrainako agintariek jakitera eman dutenez. Errusiako aldearen ekintzen emaitza argia da egungo egoera. Ukraina gasa igarotzeko bazkide fidagarria izan da urteetan zehar", erantsi du Batzordeak.

Gasaren zirkulazioa ibilbide alternatibo batetik bideratzea eskatu diote Ukrainako buruzagiek Gazprom erraldoiari, Sudzhatik, esaterako.

"Oraindik erantzunik jaso ez dutela esan digute", azaldu du Batzordeko bozeramaileak. Ukrainako beharginen "esfortzua" goraipatu du ordezkariak, "nahiz eta gerra izan sistema energetikoa egonkor mantentzeko eta eginbeharrak betetzeko baldintza oso zailetan lanean ari direlako".

Kadri Simson Europako Energia komisarioa German Galushchenko Ukrainako Energia ministroarekin hitz egingo du asteazken honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Ukraina Europa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Gas naturala Errusia-Ukraina gerra