Ekonomia -

Lan-istripua

Arotz bat hil da Aramaion, etxebizitza bat eraberritzeko lanetan ari zela goitik erorita

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, "babes neurririk gabe" lan egiten ari zen. Aurten Hego Euskal Herrian lan-istripuz hiltzen den 27. behargina da.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arotz bat hil da Aramaioko (Araba) etxe bat eraberritzeko lanetan ari zela fatxadatik erorita izandako lesioen ondorioz. LAB sindikatuak jakinarazi duenez, "babes neurririk gabe" ari zen lan egiten.

53 urteko gizonaren istripua asteazkenean gertatu zen, beste langile bat bihotzekoak jota hil zen egun berean, Etxabarri Dibiñako (Zigoitia, Araba) Pepsico enpresan, "lan-kargaren eta erritmo altuen" ondorioz.

27 pertsona hil dira aurten lan-istripuz Hego Euskal Herrian, horietatik sei altuera batetik erorita.

"Istripuak saihestu daitezke, haiekin dakartzaten drama pertsonalak eta sozialak saihestu egin daitezke prebentzio-neurriak betetzen badira", baina "argi dago neurri zehatzak hartzen ez diren bitartean ez dela odol-isurketa etengo". Hori dela eta, erakundeei "arazoa kontrolatzeko behar beste baliabide jartzeko" eskatu die sindikatuak.

Gainera, gehiengo sindikalak deitutako mobilizazioan parte hartzeko deia egin du sindikatuak maiatzaren 16an, astelehena, 12: 30ean, Oñatiko plazan, hildako langilea bertakoa baitzen, gertukoei babesa emateko eta "behingoz neurriak har daitezela aldarrikatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Araba LAB Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Gorbeialdeko kuadrillako azken ordukoa