Ekonomia -

Arrantza Legea

Emakume saregileek eta enpaketatzaileek erretiroa lau urte lehenago hartu ahal izango dute

100 emakume inguru baino ez dira geratzen aipatutako lan horiek egiten, eta Edurne Salaberria Hondarribiko saregileak adierazi duenez, neurri honek "gazteak erakartzeko" balio dezake, sektoreak beste arazo batzuk ere badituen arren.

Saregileak. Artxiboko irudia: EiTB Media
Saregileak. Artxiboko irudia: EiTB Media
Saregileak. Artxiboko irudia: EiTB Media

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jubilazio adin ofiziala baino lau urte lehenago hartu ahal izango dute erretiroa arrantza sektorean ari diren emakumeek, Espainiako Gobernuak onartu duen arrantza jasangarriari buruzko legeari esker, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Arrantza sektorean lan egiten duten gizonezkoek bezala, emakumezkoek ere (alegia, saregileek, neskatilek eta enpaketatzaileek ere) erretiroa lehenago hartzeko eskubidea izango dute, Espainiako Gobernuak onartutako lege proiektua aurrera ateratzen bada.

Emakume saregileak: ''Oso lan gogorra da, batez ere eskuetan eta bizkarrean''
Emakume saregileak: ''Oso lan gogorra da, batez ere eskuetan eta bizkarrean''
Emakume saregileak: ''Oso lan gogorra da, batez ere eskuetan eta bizkarrean''

01:46

100 emakume inguru baino ez dira geratzen aipatutako lan horiek egiten, eta Edurne Salaberria Hondarribiko saregileak adierazi duenez, neurri honek "gazteak erakartzeko" balio dezake, sektoreak beste arazo batzuk ere badituen arren.

Diskriminazioa zenbaterainokoa den ulertzeko honako datu hau eman dgu Salaberriak: Saregile aritzen diren gizonezkoek betidanik izan dutela lehenago jubilatzeko eskubidea.

EH Bilduk eraman zuen gaia Senatura apirilean eta talde guztiek onartu zuten aho batez mozioa. Idurre Bideguren EH Bilduko senatariak nabarmendu duenez, "ezinbestekoa zen arrantza munduko emakumeek historikoki jasan duten diskriminazioari erantzun egokia ematea".

"Haize freskoa kostaldean. Saregile eta neskatilek urte luzez egindako aldarrikapena lortze bidean. EH Bilduk jendearen bizi-baldintzak hobetzeko lan egiten du", aldarrikatu du Arnaldo Otegi koalizioko koordinatzaile nagusiak Twitter sare sozialean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo EAJ-PNV Bizkaia Gipuzkoa Hondarribia Ekonomia albisteak EH Bildu Prentsa digitalaren azken orduko Orio Lekeitio Ondarroa Pasaia Zumaia Deba Albisteak Matxismoa Feminismoa Arrantza Senatua Espainia