Itxi

Ekonomia

Siemens Gamesaren akzioak

Siemens Gamesak % 6ko igoera izan du akziodun nagusia erosteko eskaintza publikoa egin ondoren

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Siemens Energyk esan du ez dagoela bere asmoen artean Siemens Gamesak Zamudion duen egoitza aldatzea.

  • Ibex 35aren saioaren hasiera astelehen honetan

    Ibex 35aren saioaren hasiera astelehen honetan. Argazkia: EFE.

Siemens Gamesak % 6,15eko igoera izan du astelehen honetako burtsa-saioaren hasieran, Siemens Energy bere akziodun nagusiak akzioko 18,05 euroko eskaintza publikoa egin baitu filialetik ez duen % 32,93 kontrolatzeko.

Ireki eta ordu erdira, Siemens Gamesaren akzioak Espainiako merkatu osoko altuenak izan dira, % 6,15eko igoerarekin, titulu bakoitzeko 17,78 eurotan kotizatu arte.

Christian Bruch Siemens Energyko kontseilari delegatuak astelehen honetan adierazi duenez, ez dago bere asmoen artean azken horren egoitza lekuz aldatzea, Zamudion baitago. "Oraingoz ez dut aldaketarik aurreikusten. Espainiako eta Euskadiko operazioekin konprometituta gaude", azpimarratu du egoitza aldatzeko aukerari buruz galdetu diotenean.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko sailburuak "berehala" eskatu dio Siemens Gamesari asteburuan iragarritako operazioari buruzko informazioa, eta ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak lan egingo duela enpresak Euskadin duen jarduerari eusteko.

Bestalde, Clara Fernandez Siemens Gamesako Enpresa Batzordeko presidenteak konpainiaren "enpleguarekiko eta norabidearekiko erabateko kezka" adierazi du, eta Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari "lanpostuak blindatzeko" eskatu die.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena