Ekonomia -
Akzioak
Siemens Gamesak % 6,24 gora egin du burtsan, bere akziodun nagusiak erosteko eskaintza egin ondoren
Ibex 35 indizean gorakada handiena izan du Siemens Gamesaren akzioak. Hala ere, konpainiak oraindik % 15,57 beherakada pilatzen du aurten.
Agentziak | EiTB Media
Siemens Gamesak % 6,24 egin du gora burtsan, Siemens Energy akziodun nagusiak erosteko eskaintza publikoa egin ondoren. Akzio bakoitzeko 18,05 euro ordaintzea proposatu du, filialaren % 32,93 bereganatzeko.
Ibex 35 indizean gorakada handiena izan du Siemens Gamesaren akzioak. Konkretuki, 1,045 euroko igoera izan du, 17,79 euroan kokatzeko. Hala ere, konpainiak oraindik % 15,57 beherakada pilatzen du aurten.
Iragan larunbatean, Siemens Energyk erosteko eskaintza publikoaren berri eman zuen. Konpainiari 12.294 milioi euroko balioa eman zion eskaintzan.
Maiatzaren 18an, Siemens Energy eskaintza egitea "aztertzen" ari zela jakitera eman zutenean, Siemens Gamesaren akzioek % 12,6 egin zuten gora.
Ostegunean ere % 4ko igoera izan zuten, eta ostiralean, % 1ekoa.