Ekonomia -

EITB FOCUS

EAE eta Nafarroako biztanleriaren ia erdiak kontsumo ohiturak aldatu ditu Ukrainako gerra dela eta

% 47,2k onartu du beste modu batean kontsumitzen duela eta, gainera, bitik batek uste du urtebete baino gehiago luzatuko dela prezioen krisialdia. Hala adierazi dute herritarrek EITB FOCUS makroinkestan.

Bi herritarretik batek aldatu du kontsumo ohituraren bat. Irudia: EITB MEDIA
Bi herritarretik batek aldatu du kontsumo ohituraren bat
Herritar gehienek asko edo dezente nabaritu dute prezioen igoera Ukrainako gerra hasi zenetik

03:01

I.G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadi eta Nafarroako herritarren % 47,2k aldatu dituzte kontsumo ohiturak Ukrainako gerrak eragin duen prezioen gorakadaren ostean, EITB FOCUSen hogeita zazpigarren inkestaren arabera. 

EITBk bihar, astelehena, argitaratuko ditu boto asmoari buruzko inkestaren lehen atala, 2023ko udal eta foro hauteskundeetarako urtebete falta denean.

EITB FOCUSen jasotako erantzunei erreparatuta, herritarren % 71,2k onartu dute nahikoa edo asko eragin diola Errusiak Ukrainan egindako inbasioak, eta 10etik 7,2ko intentsitatearekin pertzibitu egin dute.

EITB FOCUS

Gainera, biztanleriaren % 41en ustean, Ukrainako gerrak eragina izan du modu orokorrean gauza guztien prezioan. Horietatik, % 20k uste du erregaien prezioan nabaritzen dela gehien, eta % 16,9k erosketa poltsan.

EITB FOCUS

Produktuen hornikuntza faltari dagokionez, inkestan parte hartu duten herritarren % 80k ez dute uste gerra hasi aurretik kontsumitzen zuen produktuetan eragin dionik.

Metodologia:

Ikerketa hau burutzeko erabilitako kuantitatiboa izan da, telefono bidezko elkarrizketa teknikaren bidez.

Ikerketa teknika honek proposatutako helburu guztiei erantzuna ematea ahalbideratzen du eta balio eta fidagarritasun handiko emaitzak jasotzen direnez eraginkortasunez aritzeko  aukera ematen digu.

Ikerketaren unibertsoa EAE eta Nafarroan bizi diren 18 urtetik gorako gizabanakoek osatzen dute; Landa-lana 2022ko MAIATZAREN 2tik 12ra burutu zen. geruzatu bat burutu da, kuotekiko proportzionala den finkapenarekin; hau ere metodologia kuantitatiboa erabiliz burutu da.

Fitxa teknikoa:

EAE eta NAFARROAN bizi diren 2.400 pertsona (400 Gasteiz-en eta 150Arabaren gainerakoan; 400 Bilbon eta 200 Bizkaiaren gainerakoan; 400 Donostian eta 200 Gipuzkoaren gainerakoan; 400 Iruñean eta 250 Nafarroaren gainerakoan).

La= ± % 2,00, konfiantza-maila: % 95, p=q=0´5, datu orokorretarako, ±%2,34EAE-ko datuetarako, ±% 4,00 Nafarroako datuetarako, ±% 4,18 Arabako datuetarako, ±%4,00 Bizkaiko datuetarako, ±% 4,00 Gipuzkoako datuetarako, ±% 4,89 Iruñeako datuetarako, ±% 4,89 Gasteizko datuetarako, ±% 4,89 Bilboko datuetarako eta ±% 4,89 Donostiako datuetarako.

Lurralde historiko, udalerri, sexua eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.

Inkesten % 23,0 euskaraz egin dira eta gainerako % 77,0 gazteleraz. Inkesta egindako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak.

Landa-lana 2022ko maiatzaren 2tik 12ra burutu zen telefono bidezko elkarrizketa bitartez.

Inkesten batez besteko iraupena 5,42 minutukoa izan da, motzenak 4 minutu eta luzeenak 18 minutu iraun dutelarik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Nafarroa EAE EiTB Focus Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoari buruzko albisteak