Ekonomia -

Nueva Economia foroan

Espainiako Enpresaburuen Elkarteak pentsioak berrikusi nahi ditu

Pentsioak zenbatekoa kalkulatzeko kontuan izan beharreko denbora aldatzea nahi dute, izan ere, sari hori izoztea edo jaistea behin-behineko konponbidea litzatekeela uste dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CEOE Espainiako Enpresaburuen elkartea pentsioen sistema berriro ere aldatzearen alde agertu da Gizarte Segurantzaren iraunkortasuna bermatu eta porrota ekiditeko. Horretarako, pentsioen zenbatekoa kalkulatzeko kontuan hartu beharreko denbora-epea ezatbaidatzea proposatu dute.

Jesús Terciado CEOEko presidenteordea eta CEPYMEko presidentearen arabera, enpresaburuek, sindikatuek eta Gobernuak pentsioak erreformatzeko ituna sinatu eta erretiroa 67 urtera luzatzeko ados jarri zirenetik, egoerak "aldaketa sakona jasan du azken urte eta erdian".

Adierzapenok Nueva Economia Foroan egin ditu Terciados, Asisa, BT eta REE elkarteek antolatutako ekitaldian. Terciadok adierazitakoaren arabera, enpresaburuek Segurantza Sozialera ordaintzen dituzten kuotak babes-sistemaren iraunkortasuna bermatu dute, baina langabeziaren gorakadak arazoak sortu ditu.

Erabakiak hartu"Gizarte Segurantzaren iraunkortasuna bermatzeko pentsioen etorkizuna berriro eztabaidatzea ez litzateke baztertu behar", esan du CEOEko presidenteordeak, pentsioek eta gastuek gora egiten jarraitzen dutela azpimarratuta. Terciadoren ustez, erabakiak hartu beharko dira.

Zehatz mehatz, enpresaburuek pentsioak kalkulatzeko beharrezko denbora aldatzea nahi dute, izan ere, sari hori izoztea edo jaistea behin-behineko konponbidea litzatekeela uste dute.

CEOE Espainiako Enpresaburuen elkartea pentsioen sistema berriro ere aldatzearen alde agertu da Gizarte Segurantzaren iraunkortasuna bermatu eta porrota ekiditeko. Horretarako, pentsioen zenbatekoa kalkulatzeko kontuan hartu beharreko denbora-epea ezatbaidatzea proposatu dute. Jesús Terciado CEOEko presidenteordea eta CEPYMEko presidentearen arabera, enpresaburuek, sindikatuek eta Gobernuak pentsioak erreformatzeko ituna sinatu eta erretiroa 67 urtera luzatzeko ados jarri zirenetik, egoerak "aldaketa sakona jasan du azken urte eta erdian". Adierzapenok Nueva Economia Foroan egin ditu Terciados, Asisa, BT eta REE elkarteek antolatutako ekitaldian. Terciadok adierazitakoaren arabera, enpresaburuek Segurantza Sozialera ordaintzen dituzten kuotak babes-sistemaren iraunkortasuna bermatu dute, baina langabeziaren gorakadak arazoak sortu ditu. Erabakiak hartu"Gizarte Segurantzaren iraunkortasuna bermatzeko pentsioen etorkizuna berriro eztabaidatzea ez litzateke baztertu behar", esan du CEOEko presidenteordeak, pentsioek eta gastuek gora egiten jarraitzen dutela azpimarratuta. Terciadoren ustez, erabakiak hartu beharko dira. Zehatz mehatz, enpresaburuek pentsioak kalkulatzeko beharrezko denbora aldatzea nahi dute, izan ere, sari hori izoztea edo jaistea behin-behineko konponbidea litzatekeela uste dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioa