Ekonomia -

Greba eta elkarretaratzea

Gipuzkoako egoitzetako langileek "negoziazioaren blokeoa" salatu dute Adegiren aurrean

"Negoziazioa desblokeatzeko", eskatu die ELA sindikatuak patronalei. Gipuzkoako adinekoen egoitzetako beharginek greba errepikatuko dute uztailaren 14an eta 15ean.

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako beharginak. Argazkia: ELA
Gipuzkoako adinekoen egoitzetako beharginak. Argazkia: ELA
Gipuzkoako adinekoen egoitzetako beharginak. Argazkia: ELA

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek greba eta elkarretaratzea egin dute ostiral honetan, Adegi patronaleko egoitzaren aurrean, Donostian. "Negoziazioaren blokeoa" salatzeko trafikoa eten dute beharginek.

"Negoziazioa desblokeatzeko", eskatu die ELA sindikatuak patronalei. Gainera, "ekainaren 13ko negoziazio mahaian bizi izandakoa harrigarritzat eta antidemokratikotzat" jo du.

"Sindikatuek plataformetatik edukiak kendu arte, negoziaziorik izango ez dela esan zuten patronalek, Adegiren bidez", ziurtatu du ELAk. Sindikatu abertzalearen ahotan, "ez da sekula ikusi, sektore negoziazio batean, patronalek proposamenik eta sindikatuetako proposamenen baloraziorik ez egitea".

ELAren hitzetan, "sektorearen hitzarmenean borondaterik eta interesik ez dutela argi utzi dute".

Bestalde, ELAk uste du "Gipuzkoako egoitzen ereduak porrot" egin duela. Enpresek "diru publikoa nahi dute, baina ez dute lan-baldintzen erantzukizunik nahi"; bitartean Aldundiak, "egoera kontrolatzeko gaitasuna du, baina ezgauza da".

Ondorioz, Aldundiari "patronalen erantzukizuna bere gain hartzeko edo egoitzak publiko bihurtzea planteatzeko", eskatu dio.

"Erantzukizunik ez, diru publikoa soilik nahi duten enpresek gizarte gipuzkoarrari xantaia egiterik ez dago", esan du sindikatuak.

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako beharginek greba errepikatuko dute uztailaren 14an eta 15ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa ELA LAB Grebak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Adinekoentzako egoitzak Sindikatuak Feminismoa Enpresaburuak Lan gatazkak Gipuzkoako Foru Aldundia