Ekonomia -

EUSTAT

Saltoki handietako salmentak % 5,2 jaitsi dira uztailean Euskadin

Lurraldeka, Araban izan du beherakadarik handiena, % 6,4 jaitsi baita, eta atzetik ditu Gipuzkoa (% 5,1) eta Bizkaia (% 4,8).

Eroskiren hipermerkatu bat. Artxiboko argazkia: Efe.
Eroskiren hipermerkatu bat. Artxiboko argazkia: Efe.
Eroskiren hipermerkatu bat. Artxiboko argazkia: Efe.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko saltoki handietako eta elikadura kate handietako salmentak % 5,2 jaitsi dira uztailean, aurreko urteko hil beraren aldean, Eustatekgaur argitaratutako datuen arabera. Lurraldeka, Araban jaitsi da nabarmen, % 6,4, eta atzetik ditu Gipuzkoa % 5,1ejo jaitsierarekin eta Bizkaia % 4,8arekin.

Salmenten urte arteko bilakaera ere murriztu egin da elikaduran % -6,8 eta gainerako produktuetan % -2,2.

Aurreko hilabetearekin alderatuz gero, hau da, 2022ko ekainarekin, bilakaera txarra izan da baita ere, baina neurri txikiagoan (% -1,5). Elikagaien sektorean salmentak % 1,2 jaitsi ziren eta gainerako produktuetan % 2.

Eustatek ematen duen beste datu bat urteko lehen zazpi hilabeteetan metatutakoa da; izan ere, saltoki handietako eta elikadura kateetako salmentek % 1,7 egin zuten behera, 2021eko aldi beraren aldean.

Aldi horretan, elikagaien salmentak % 5,7 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak % 7,1 gehitu. Urtarriletik uztailera bitartean, salmentak % 0,2 jaitsi ziren Bizkaian, % 3,3 Araban eta % 3,5 Gipuzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Eustat gaur Supermerkatuak gaur