Ekonomia -

2022-2023rako aurreikuspenak

Jaurlaritzak aurreikuspen ekonomikoak berrikusiko ditu, 2023rakoak erdira murriztuta

Pedro Azpiazu Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburuak aurreratu zuenez, aurtengo estimazioari eutsiko zaio, baina 2023rako egindako kalkulua motelduko dute. Nolanahi ere, % 2tik gora egongo da.

Azpiazu, artxiboko argazki batean. EITB Media
Azpiazu, artxiboko argazki batean.
Azpiazu, artxiboko argazki batean. EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak aurtengo zein datorren urteko aurreikuspen ekonomikoak berrikusiko ditu gaur. Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak prentsaurrekoa du iragarrita, xehetasun guztien berri emateko. 

Iñigo Urkullu lehendakariak Politika Orokorreko eztabaidan eta Azpiazuk berak Radio Euskadin iragarri bezala, exekutiboak 2022rako egindako aurreikuspenei eutsiko die. Hori horrela, EAEko ekonomia % 4tik gora haztea espero da —udaberrian % 4,5eko hazkundea aurreikusi zuen Jaurlaritzak—. 

2023ari dagokionez, Azpiazuk nabarmendu zuen aurrez uste zena —% 4,1eko hazkundea— baino "baxuagoa" izango dela, "inguruko ekonomiak eragin zuzena baitu gugan". Halere, 2023ko hazkundea % 2aren gainetik egongo da, sailburuak azaldutakoaren arabera.

Bestalde, hainbat erkidegok zergak jaisteko egindako hautuen kontura, "zuhurtzia, lasaitasuna eta argitasuna" eskatu zituen atzo Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Aberatsenei ezarriko zaien zergaren kontura, Espainiako Gobernuari ohartarazpena egin zion Zupiriak. Izan ere, kontzertu ekonomikoari eragin behar badio, erakundeen arteko "akordioa" bilatu beharko da, horren ustez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak EAEko Aurrekontuak Zerga politika BPGd