Ekonomia -
AHT
EAJk Europari eskatu dio behartu dezala Frantziako Gobernua euskal Y-arekiko lotura egitera
Izaskun Bilbao EAJko kideak Europako Batzordeari gogorarazi dio Frantziak bere trenbideetan inbertitzeko lehentasunetan ez duela euskal Y-a Frantziako trenbide-sarearekin lotzea aurreikusten.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Izaskun Bilbao EAJko eurodiputatuak Europako Batzordeari eskatu dio Frantziari neurriak jartzea euskal Y-a abiadura handiko trenen sare frantsesarekin "epe barruan" lotzeko.
Bilbaok adierazi du Frantziak alde batera utzi duela trenbidearen zati hori, aurreikusitako inbertsioen artean sartu ez duelako.
Alderdi jeltzaleko kideak gogorarazi duenez, TEN-T Europa Barneko Garraio Sarearen berrikuspenean lotura hori Europako lehentasun gisa mantendu zen.
Horregatik, neurriak eskatu dizkio Bruselari lotura epe barruan gauzatzeko, eta jakinarazi dio atzerapenek ondorioak izan ditzaketela Europaren helburu klimatikoak betetzeko orduan.
Eurodiputatuak espero du "berandu baino lehen egoera hori zuzentzea".