Ekonomia -

Erreskatea onartzeko presioa

Alemaniaren presioa jaso izana ukatu du Rajoyren Gobernuak

'Der Spiegel' kazetak zabaldutakoaren arabera, Espainiak erreskatea onartzea nahiko luke Alemaniak. Espainiako Gobernuak, berriz, informazio hau errefusatu du.

Merkel eta Rajoy, Europako azken Goi-Bileran. Argazkia: EFE
Merkel eta Rajoy, Europako azken Goi-Bileran. Argazkia: EFE
Merkel eta Rajoy, Europako azken Goi-Bileran. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako diru-funtsaren erreskatea onartzeko Wolfgang Schäuble Finantza ministroaren presioa jaso izana errefusatu du igande honetan Espainiako Gobernuak.

Moncloako iturriek jakitera eman dutenez, "ez dira presiorik egon". Iturri honen arabera, joan den asteazkenean Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroaren eta Schäuble Finantza ministroaren arteko bileran Europako bankuen batasunari buruz mintzatu ziren.

Larunbat honetan 'Der Spiegel' Alemaniako webguneak argitaratu duenez, Espainiak Europako erreskatea onartzea nahi du Alemaniak eta hala helarazi dio Angela Merkelek Mariano Rajoyri.

Hala ere, Alemaniako Finantza ministerioko iturriek ere informazio hau errefusatu dute, Rajoyk aurrera eraman dituen neurrietan "konfidantza osoa" dutelako eta "ez dagoelako gehiego esan beharrik".

"Espainiako Gobernuak behin eta berriro esan du 2013an Egonkortasunerako eta Hazkunderako Ituna beteko duela eta bere baliabide propioekin banka birkapitalizatuko duela", nabarmendu dute Alemaniako iturriek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea