Ekonomia -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Guggenheimen 25. urteurrena, greba Frantzian eta Arabako Mahastiak sor-marka

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Guggenheim museoa. Argazkia: EFE
Guggenheim museoa. Argazkia: EFE
Guggenheim museoa. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 18, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Guggenheimen 25. urteurrena: Areto guztiak hartzen dituen erakusketa handi bat antolatu du Guggenheim Bilbao Museoak 25. urteurrena ospatzeko, eta gaur aurkeztuko dute: Sekzioak/Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumak 25 urte.

- Greba Iparraldean eta Frantzian: Soldaten inguruko protestek gasolindegien hornidura krisi larria eragin dute Frantziako Estatuan, eta gaur, asteartearekin, grebak egingo dituzte sektore askotan. - Arabako Mahastiak sor-marka: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Arabako Mahastiak jatorri izen berria sortzeko baimena ematen duen agindua kaleratu du gaur.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Guggenheim Araba Eusko Jaurlaritza Iparraldea bideoak Grebak albisteak Frantzia albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak