Ekonomia -

RADIO EUSKADI

Arzak esan du Osakidetzak "irizpide politikoak" ezin dituela "irizpide teknikoen gainetik" jarri

UGT Euskadiko idazkari nagusiak ziurtatu du Donostialdeko ESIan lehertu den krisiak ez duela "ezustean" harrapatu. Horren hitzetan, aurreikus zitekeen halako zerbait gerta zitekeela: "Azken urteotan hartutako hainbat erabakiren ondorioa da".

Raul Arza (UGT), artxiboko irudi batean
Raul Arza (UGT), artxiboko irudi batean
Raul Arza (UGT), artxiboko irudi batean

play icon 19:01

IDOIA ALBERDI ETXANIZ | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostialdeko ESIan lehertu den krisia azken urteotan Osakidetzaren kudeatzaileek hartutako erabakien ondorioa da. Hala esan du Raul Arza UGT Euskadiko idazkari nagusiak, goizean Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Horren hitzetan, irizpide politikoak jarri izan dira irizpide teknikoen gainetik, profesionalen iritziei "entzungor" eginez, eta horrek guztiak "egoera eutsiezin" batera eraman du osasun sistema.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak atzoko agerraldian esandakoak gogor kritikatu ditu Arzak. Donostialdeko ESIan izandako kargugabetzeak "ikuspegi bateratua partekatzeko zailtasunen" ondorio izan zirela esan zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun saileko arduradunak. UGTko ordezkariaren iritzian, "iritzi kritikoak" aintzat hartzea ezinbestekoa da "zerbitzua hobetu" nahi bada. Zentzu horretan, "langileekiko enpatia eza" eta erabakiak "aldebakarrez" hartzea egotzi dizkio sailburuari.

Sagarduik dimisioa eman beharko lukeen galdetuta, ordezkari sindikal gisa hori erantzutea berari ez dagokiola adierazi du, baina "sindikatuekin elkarrizketa berrabiatzea" exijitu dio sailburuari.  "Osakidetzak bizi duen egoera zaila konpontzeko, elkarrizketa berreskuratu behar da", esan du.

Aurrekaririk gabeko krisia lehertu da Osakidetzan, joan den ostiralean Donostialdeko ESIko gerentea eta zuzendaria kargugabetu, eta horren ondotik hainbat arduradunek dimisioa aurkeztu eta gero.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Donostiako azken albisteak Sindikatuak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak UGT Lan gatazkak