Ekonomia -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Gutxieneko soldataren igoera, NATOk bilera Ukrainari buruz eta altxor-letren enkantea

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, otsailak 14, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Gutxieneko soldataren igoera: Ministroen Kontseiluak gaur onartuko du Lanbide arteko Gutxieneko Soldata (LGS) 1.080 eurora igotzea 14 ordainsaritan, Espainiako Gobernuak, CCOOk eta UGTk adostuta. Neurriak atzeraeragina izango du urtarrilaren 1etik aurrera.

- NATOk bilera Ukrainari buruz: Ukrainaren Defentsarako Harreman Taldeak bilera egingo du gaur, Bruselan, eta bertan, besteak beste, NATOko idazkari nagusiak hartuko du parte. 

- Altxor-letren enkantea: 3 eta 9 hilabeterako altxor-letrak enkantera aterako ditu gaur Altxor Publikoak. Iker Ariznabarreta DUT Asesoria aholkularitza konpainiako adituak altxor-letren arrakastaren eta gaurko enkantearen gakoak azaldu ditu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Ukraina gaur Espainiako Gobernua albisteak NATO albisteak Gizartea albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Soldatak