Ekonomia -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera, greba Nafarroan eta urtarrileko inflazioa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Finantzen Euskal Kontseiluaren iazko bilera bat. Argazkia: Irekia
Finantzen Euskal Kontseiluaren iazko bilera bat. Argazkia: Irekia
Finantzen Euskal Kontseiluaren iazko bilera bat. Argazkia: Irekia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, otsailak 15, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera: EAEko erakundeek gaur aztertu eta erabakiko dute banku eta energia enpresei ezarri zaizkien aparteko zergen bidez datozen bi urteotan lortuko diren 400 milioi euroak zertara bideratu. 

Greba Nafarroako Funtzio Publikoan: Nafarroako Administrazioan lan egiten duten 29.000 langile publikoak grebara deituta daude gaur, lan-baldintzak hobetzea aldarrikatzeko.

- Urtarrileko inflazioa: Kontsumorako Prezioen Indizearen urtarrileko datua kaleratuko du gaur Espainiako Estastistia Institutuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Nafarroa Grebak albisteak Espainiako Gobernua albisteak KPI gaur Gizartea albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua berriak Sindikatuak Soldatak