Ekonomia -

inflazioa

Ekoizpen kostuen eragina murrizteko "ahalegina" eskatu dio Planasek elikadura kate osoari

Espainiako Nekazaritza ministroa elikadura kateko eragile guztiei zuzendu zaie. Bilakaera positiboa aurreikusten den arren, hori kontsumitzaileek ordaintzen dituzten prezioetan ere islatu dadila eskatu du.

Luis Planas, gaur, prentsaurrekoan. Argazkia: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa
Luis Planas, gaur, prentsaurrekoan. Argazkia: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa
Luis Planas, gaur, prentsaurrekoan. Argazkia: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa

Itxaso Leon Kareaga | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Planas Espainiako Nekazaritza ministroa elikagai ekoizle, banatzaile eta saltzaileekin bildu da astelehen honetan, oinarrizko elikagaien garestitzeari irtenbidea bilatzeko. Ondorio orokor gisa, elikadura kateko eragile guztiei "ahalegina" eskatu die, aurreikusten duten elikagaien ekoizpenaren kostuen bilakaera positiboak kontsumitzaileek ordaindutako azken prezioetan ere isla izan dezan.

Bilera amaitu ostean hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, Planasek azpimarratu du arrazoi objektiboak daudela "elikagaiek prezioa aldatzea eta joera aldaketa" espero izateko. Era berean, berretsi du Espainiako Estatuan "balioak Europan baino positiboagoak" direla.

Bilakaera hori "progresiboa" izango dela nabarmendu du, eta ez dela "gauetik goizera" emango. Besteak beste, Ukrainako gerra "egonkortzearen" edo "berriro muturreko lehorterik ez egotearen mende" egongo da hori.

Ministroak gogorarazi du KPIak "goia jo" duela eta igoeraren jatorria "ekoizpen kostuak" direla. Hala eta guztiz ere, datozen ekitaldietarako bilakaera positiboa aurreikusten du, eta elikadura kateko eragileei eskatu die hori familien ekonomian ere islatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua argazkiak Espainia KPI berriak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Eguneko albisteak Kontsumoari buruzko albisteak Elikagaiak gaur albisteak Nekazaritza albisteak Supermerkatuak