Ekonomia -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Silicon Valley Bank, otsaileko inflazioa eta 'Review: Ukraina'

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Silicon Valley Banken (SVB) bulegoak Santa Claran, Kalifornia (AEB). Argazkia: EFE
Silicon Valley Banken (SVB) bulegoak Santa Claran, Kalifornia (AEB). Argazkia: EFE
Silicon Valley Banken (SVB) bulegoak Santa Claran, Kalifornia (AEB). Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, martxoak 14, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Silicon Valley Bank: Europako banku handiek beherakada handiak jasan dituzte burtsan, Silicon Valley Bank eta Signature Bank estatubatuarren porrotak sektoreari ekar diezazkiokeen ondorioengatik.

- Otsaileko inflazioa: Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) otsaileko behin betiko datua kaleratuko du gaur Espainiako Estatistika Institutuak. Joan den otsailaren 28an eman zuten datu aurreratua; horren arabera, KPIak % 6,1eraino egin zuen gora otsailean, eta azpiko inflazioa % 7,7raino igo zen.

- 'Review: Ukraina': EITBko Instagram eta TikTok kontuetan 'Review: Ukraina' proiektua estreinatuko da gaur, gerraren inguruko saio berezia, inbasioaren urteurrenean Kievera bidaiatu zuen EITBko taldearen eskutik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Ukraina albisteak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak KPI gaur Ekonomia berriak Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa