Ekonomia -

AUTOMOZIOA

Automozioaren sektoreak 22.423 milioi euro fakturatu zituen iaz EAEn, 2021ean baino % 22 gehiago

Modu horretan, pandemia aurreko kopuruen gainetik itxi zuten 2022ko ekitaldia. Euskadiko Automozioaren Klusterrak bi arrazoi ikusten ditu hazkundearen atzean: "hobekuntza operatiboak" eta "enpresen dibertsifikazioa".

Automoziorako piezak egiten dituen enpresa baten irudia.
Automoziorako piezak egiten dituen enpresa baten irudia.
Automoziorako piezak egiten dituen enpresa baten irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Automozioaren sektoreak 22.423 milioi euro fakturatu zituen iaz EAEn, 2021ean baino % 22 gehiago, pandemia aurreko kopurua (20.300 milioi euro) gaindituz. Emaitza horietan ez dago jasota Gasteizko Mercedes-Benz plantaren berariazko pisua.

Ines Anitua Euskadiko Automozioaren Klusterreko zuzendariak esan duenez, datu hauen atzean bi arrazoi nagusi daude: sektorean izan diren "hobekuntza operatiboak" eta "enpresen dibertsifikazioa". Halaber, "lehengaien kostuen garestitzeak" ere eragina izan duela esan du. Dena dela, "zuhurtzia" eskatu du, "merkatuaren ezegonkortasunaren eta konplexutasunaren" aurrean.  2023 honetan fakturazioa % 6,1 haztea espero dutela erantsi du.

Enpleguari dagokionez, % 1 egin zuen gora iaz Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako automozio sektoreko enpresetako langile kopuruak. Aurten % 2,26 inguru haztea aurreikusten da.

Bestalde, Klusterrak jakinarazi duenez, produkzio ia guztia, % 90, atzerrian saldu zen, eta horren erdia inguru, Europatik kanpo.

Orotara, automoziorako piezak egiten dituzten 300 enpresa daude EAEn —multinazionalak, kooperatibak eta familia enpresak daude tartean—, eta horiek, 345 produkzio gune dituzte 32 herrialdetan. Ildo horretan ere, pandemia aurreko kopuruei eustea lortu zen iazko ekitaldian.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Automobilgintza