Ekonomia -

ARRANTZA

Atunaren sektoreak arrantza-jarduera iraunkorra sustatzeko hitzarmen orokorra proposatu du

Nazio Batuen, Europar Batasunaren, Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek 'Atunaren Iraunkortasunaren aldeko Nazioarteko Adierazpena' aurkeztu dute, Helena Orella Bermeoko Tuna Forum-aren zuzendariarekin batera.

Atuna mundu mailan kontsumitzen den proteina basatiaren % 25a da. Artxiboko irudia.
Atuna mundu mailan kontsumitzen den proteina basatiaren % 25a da. Artxiboko irudia.
Atuna mundu mailan kontsumitzen den proteina basatiaren % 25a da. Artxiboko irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atun-sektorearekin zerikusia duten erakundeek aliantza orokor bat proposatu dute arrantza-jarduera iraunkorra sustatzeko, sektore horrek munduan duen eskariaren aurrean. Hala, Nazio Batuen, Europar Batasunaren eta Espainiako eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek Atunaren Iraunkortasunaren aldeko Nazioarteko Adierazpena aurkeztu dute, Helena Orella Bermeoko Tuna Forum-aren zuzendariarekin batera. Horren harira, arrantza iraunkorraren aldeko adierazpena "onartzeko" eta "sustatzeko" eskatu die Iñigo Urkullu lehendakariak Nazio Batuei.

Bermeoko Tuna Forum-aren zuzendariak azaldu duenez, atuna mundu mailan kontsumitzen den proteina basatiaren % 25 da. Gainera, espeziearen eta sektorearen iraunkortasunaren garrantzia azpimarratu du, eta arrantza iraunkorrerantz aurrera egiteko beharra "premiazkoa" dela erantsi.

Horregatik, "akordio global baten ernamuin" gisa, elkarteak ofizialki aurkeztu du Atunaren Iraunkortasunaren aldeko Nazioarteko Adierazpenaren proposamena, sektoreak komunitate zientifikoarekin batera egindako lana.

Etorkizunaren aurreikuspena

Berriki egindako ebaluazioek ondorioztatu dute etorkizunean ez dela tarterik egongo atunaren arrantza areagotzeko, eta mundu osoko biztanleriaren hazkundearen aurreikuspenarekin batera produktuaren eskariak ere nabarmen egingo duela gora. Horrenbestez, zaila suertatuko da mundu mailan izango den eskaintza asetzea.

Ikuspegi horren aurrean, elkarteak iragarri duenez, hegaluzearen prezioak gora egingo du, eta bizi-baliabide estrategiko bihurtuko da: "Elikaduran lehengaiak garestitu egingo dira, batez ere atuna, eta elikadura energia bezain baliabide estrategikoa izango da".

Testuinguru horretan, elkarteak nabarmendu du atunaren inguruan biltzen diren gehiegizko arrantza eta legez kanpoko arrantza, aitortu gabekoa eta arautu gabekoa, eragiteko faktore guztiak sortuko direla. "Kasu batzuk prekarioak dira jada, baita esklabistak ere, askotan legez kanpoko arrantzari lotuak", gaineratu du.

Horrenbestez, testuaren sustatzaileek hitzarmen baten beharra nabarmendu dute, "atunaren iraunkortasunari modu integralean heltzeko, arrantzalekuen eta horien kudeaketan eta ustiapenean parte hartzen duten pertsonen ingurumen-, gizarte-, ekonomia- eta kultura-ezaugarriak aitortuz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Arrantza