Ekonomia -

Kooperatibak

Konfekoopek 1.391 kooperatibarekin itxi zuen 2022a, aurreko urtean baino 41 gehiagorekin

Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak adierazi du 2023rako bere helburua izango dela Lanbideren Kontseiluan sartzea, eta bermatuta egotea bere presentzia, ez izatea "eskubidea bakarrik".

Orona Konfekoopen partaide da. Argazkia: Efe
Orona Konfekoopen partaide da. Argazkia: Efe
Orona Konfekoopen partaide da. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Konfekoop Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak 1.391 kooperatibarekin itxi zuen 2022a, aurreko urtean baino 41 gehiagorekin. Enpleguari dagokionez, 56.762 langile bildu zituen bere barnean, horietako 11.000 soldatapekoak eta gainerakoak kooperatibistak.

Balantze hori aurkeztu du konfederazioak Bilbon emandako prentsaurrekoan, Rosa Lavin presidentea eta Iñaki Nubla zuzendaria bertan zirela.

Azaldu dutenez, aurtengo helburuak izango dira elkarteko enpresa kopurua eta lanpostuak handitzea, erakundeen arteko elkarlanean aurrera egitea, EAEn kooperatiben eredua zabaltzea eta Lanbiden kooperatiben mugimendua txertatzea.

Horren harira, Nublak jakinarazi du aurten jada 51 enpresa berri sortu dituztela Enkarlan erakundearen bitartez.

Enpleguari dagokionez, irakurketa orokorra "positiboa" omen da, 2022a aurreko urtean baino 387 lanpostu gutxiagorekin amaitu arren. Bi urteko pandemiaren ondorio da hori, Nublaren iritzian.

2023ari begira, Konfekoopek kostuen eta prezioen gorakadari aurre egiteko erronka nabarmendu du, "lehiakorrak" izaten jarraitzeko neurriak hartuko dituztelako.

Bestalde, Lavinek adierazi du "aldarrikapen historiko bat" ere badutela betetzeko: Lanbideren Administrazio Kontseiluan sartzea, enplegu politiketan eragina izateko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Lana albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak