Ekonomia -

SOLDATAK

Patronalak eta sindikatuek aurreakordioa lortu dute soldatak aurten % 4 eta 2024an eta 2025an % 3 igotzeko

2026tik aurrera soldatak gutxienez % 1 igotzeko bermea ere jasoko luke CEOE Espainiako patronalaren eta UGT eta CCOO sindikatuen arteko akordioak.

Antonio Garamendi CEOEko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Antonio Garamendi CEOEko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Antonio Garamendi CEOEko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UGT eta CCOO sindikatuek eta CEOE Espainiako patronalak hiru urtean soldatak % 10 igotzeko aurreakordioa lortu dute: % 4 aurten eta % 3, berriz, 2024an eta 2025ean, negoziazioko iturriek baieztatu dutenez.

2026tik aurrera soldatak gutxienez % 1 igotzeko bermea ere jasoko luke akordioak.

Baieztatuko balitz, aipaturiko akordioa negoziazio kolektiborako oinarri gisa erabiliko litzateke.

Aurreakordioa sindikatuen eta patronalaren gobernu organoek berretsi beharko dute. CEOE patronalak esaterako astelehenerako deitu du bilera.

Ezezko "irmoa"

LAB sindikatuak uste du CCOOk, UGTk eta CEOE patronalak ontzat eman dutela soldata gomendioen akordioa. Hala eta guztiz ere, sindikatua akordio horren aurka agertu da, euskal langileak "ordezkatzen ez dituela" azpimarratuz.

Amaitzeko, azpimarratu du gaurko akordioak ez duela inolako soldata-igoerarik planteatzen 2022rako, eta 2023, 2024 eta 2025erako aurreikusitako soldata-igoeretan KPIa bermatzen ez dela gaineratu du.

Ez da nahikoa

ELA sindikatuak, bestalde, bat egin du LABek egindako balorazioarekin. Izan ere, UGTk eta CCOOk CEOE patronalarekin adostutako soldata-igoeraren gomendioak inflazioaren oso azpitik daudela uste du. Eta, beraz, ez dutela langileen pobretzea geldiarazteko balio".

ELAk, Euskadin gehiengoa duen sindikatuak, adierazi du "langileen pobretzea eragotziko duten soldata-igoerak defendatzen" jarraituko duela, eta horretarako "konfrontazioaren alde" egiten jarraituko duela ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana Espainia albisteak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Sindikatuen albistea Enpresen albisteak Lansariak Antonio Garamendi UGT azken ordukoa CCOO sindikatua