Krisi Ekonomikoa -
Doikuntza neurriak
CIUk Rajoyrekin apurtu eta Espainiaren ‘larderia’ kritikatu du
Josep Duran Lleidak Rajoyk hurrengo osteguneko plenoan aurkeztuko dituen murrizketa neurrien aurka bozkatuko duela iragarri du.
Erredakzioa
CiU oso haserre agertu da Mariano Rajoyren gobernuak eskaintzen dion tratuarekin eta bukatutzat eman du PPrekin lotzen zuen harremana. Erabaki horrek, printzipioz, hurrengo ostegunean Kongresuan bozkatuko diren murrizketen imguruko neurri en kontra bozkatzea ekarriko du.
CiUko zuzendaritzak gaur egin duen batzarraren ondoren, Josep Antoni Duran Lleida idazkari nagusiak Espainiak Katalunya “larderiaz” tratatzen duela salatu du, legegintzaldi honetan CiUk gobernuak egindako erreforma eta neurri geheienen alde agertu denean.
“Jasotzen dugun tratuak inflexio puntu bat ezarri du Madrilen CiUk eta PPko gobernuak dugun harremanean”, ohartarazi du Duranek. Horren harira, erlazioa bukatutzat ematera bultzatu duen azken arrazoia, Katalunyaren defizita malgutzeko eskaerari ezezkoa ematea izan da.
"Adarjotzea"
Bestalde, Kataluniako Gobernuak helegitea aurkeztuko du Dependentzia Legearen erreformaren aurka, “eskumenak urratzen” dituelako eta “hiritarrei eta Autonomia Erkiegoei eginiko adarjotzea delako".
Estatuak 76 milioi euro gutxiago emango dizkio Kataluniari, Dependentzia Legean aurreikusitako zerbitzuak ordaintzeko, eta horrek Kataluniako Gobernuaren haserrea piztu du.
Josep Lluis Cleries Ongizate eta Familia arduradunak esan du Kataluniak helegitea aurkeztuko duela. Dependentzia Legearen erreforma Autonomia Erkidegoei eta hiritarrei eginiko “iruzurra” dela salatu du.